From Wikipedia, the free encyclopedia
Henrike Ezponda —latinez Henricus Spondanus— (Maule, Zuberoa, 1568ko urtarrilaren 6a - Tolosa Okzitania, 1643ko maiatzaren 18a) legegizona eta historialaria izan zen. Joanes Ezpondaren anaia izan zen.
Henrike Ezponda | |||
---|---|---|---|
1626ko uztailaren 20a - 1641eko otsailaren 25a ← Joseph d’Esparbès de Lussan (en) - Jean de Sponde (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Pamiers (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Maule-Lextarre, 1568ko urtarrilaren 6a | ||
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1643ko maiatzaren 18a (75 urte) | ||
Hobiratze lekua | Tolosako katedrala | ||
Familia | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, historialaria, legelaria eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Aita Eneko Ezponda, Joana III.a Nafarroakoaren aholkularia zuen. Ortheze ikastetxe kalbinista batean eta Genevan humanitateak ikasi ondoren, Eskoziara joan zen Guilhèm de Sallusti deu Bartàs erregearen enbaxadorearekin batera. Itzultzean zuzenbide ikasteri ekin zion. 1589an Toursko Legebiltzarrean legegizona izan zen.
Robert Bellarmineren izkribuak eta Duperronen aginduak sinestarazia, 1595eko irailaren 21ean katolizismora aldatu zen. 1600. urtean François de Sourdis kardinalarekin batera Erromara joan zen, non 1606ko martxoaren 7an apaiz bilakatu zen; Paulo V.a aita santuak Penintentzia Apostolikoa berrikusteko agindua eman zion.
1625ean Pamiersko apezpiku izendatu zuten. Katolizismoa zabaltzeko lan egin zuen eta hainbat protestante katolizismora aldatu zituen. Gaixorik, 1639an dimisioa eman zuen, eta Tolosa Okzitaniara joan zen.
Euskalduna izan arren, frantsesez eta latinez idatzi zuen. Hona hemen idazlan nagusiak:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike Ezponda |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.