From Wikipedia, the free encyclopedia
Helmut Jahn (Zindor, Nurenberg, Alemania, 1940ko urtarrilaren 4a - Campton Hills, Illinois, 2021eko maiatzaren 8a) alemaniar jatorriko estatubatuar arkitektoa izan zen.
Helmut Jahn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zirndorf, 1940ko urtarrilaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Campton Hills, 2021eko maiatzaren 8a (81 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Illinois Institute of Technology (en) Municheko Teknologia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Chicago New York Berlin eta Frankfurt am Main |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia |
Mugimendua | Postmodernitatea |
jahn-us.com |
Municheko Technische Hochschule eskolan arkitektura ikasi eta gero, Estatu Batuetara joan zen doktoregoa egitera. Myron Goldsmithekin eta Fazlur Kahnekin ikasi zuen han, garaiera handiko egituretan adituak ziren bi teknikariekin. Tesia egiten ari zela C.P. Murphy Associates enpresan hasi zen lanean. 1973an Helmut Jahn enpresa horren lehendakariorde eta Estudioen eta Diseinuen zuzendari izendatu zuten. Proiektu ugaritan lan egin zuen, eta horrek ospe handia eman zion Estatu Batuetan eta atzerrian. American Institute of Architectsen kide egin zen eta 1977an Who´s Who in Americaren berrogeigarren edizioan parte hartzera gonbidatu zuten.
1980an Indianako Saint Mory´s Collegeko Arte Ederretako sailak honoris causa doktore titulua eman zion. Ordurako 15 bat eraikin eginak zituen, Chicagoko Xerox Center, bere lanik garrantzitsuenetakoa, besteak beste. 1980an Estatu Batuen ordezkari izan zen Veneziako Bi Urtekoan, eta Who´s Who in Technology Todayren bosgarren ediziorako hautatu zuten.
1975etik aurrera berrogeita hamar sari inguru irabazi zituen bere proiektuengatik, eta bere lanaren erakusketa ugari egin zituen mundu osoan zehar. Irakaskuntzan ere aritu zen, Harvardeko Unibertsitatean 1981ean eta Yalekoan 1983an, esate baterako.
Bere lanik garrantzitsuenak: Chicago Board Traad Addition (1982); Complex-United Airlineren 1. terminala; Chicagoko O´Hore aireportua (1983-1987); Filadelfiako One Liberty Place (1984-1987); Chicagoko State of Illinois Center (1985) eta Frankfurteko Messeturm (1985-1991), Berlineko Sony Center (2000), Las Vegasko Veer Dorreak (2010).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.