From Wikipedia, the free encyclopedia
Helene Nayituriki (1955) ruandar moja bernardotarra eta irakaslea da, Ruandako genozidioan 150 tutsi salbatu zituena[1][2].
Helene Nayituriki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1955 (68/69 urte) |
Herrialdea | Ruanda |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious sister (en) eta irakaslea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Zistertar |
Familia kristau batean jaio zen, eta gaztetatik moja izateko gogoa zuen. Lycée Notre Dame de Cîteaux-en ikasi zuen lau urtez. 1979ko irailean moja bernardotarren kongregazioan sartu zen[1].
1994ko apirilean, lizeo horretan aritu zen irakasle, Kigaliko Nyarugenge barrutiko nesken ikastetxean[1][3]. Apirilaren 6an, Juvénal Habyarimana Ruandako presidentearen hilketaren berri izan ostean, «elkartzeko eta otoitzean egoteko» eskatu zien ikasleei. Apirilaren 7an, ikasleen nortasun-agiriak bildu zituen, tutsiak identifikatzea ezinezkoa izan zedin. Ikasleak beren logeletan bizi ziren eta bazkaltzera bakarrik irteten ziren[3], ikastetxeak egunero bazkari baterako nahikoa janari besterik ez baitzuen[4]. Hurrengo egunetan, Interahamweko miliziek ikasle tutsiak lagatzeko presioa egin zioten Nayiturikiri, baina uko egin zion. Aldi berean, Nayiturikik bizilagun tutsientzako aterpea aurkitu zuen[3] eta eskola-uniformeak eman zizkien, ikasleengandik bereiztezinak izan zezaten[4].
Apirilaren 18an, ikastetxeko arduradunak ikasleak lekuz aldatzen saiatu ziren. Hala ere, miliziek haien autobusak atzeman eta tutsiei buelta emateko esan zieten. Nayiturikik ezezkoa eman eta soroskatu egin zien ikastetxera itzultzeko. Ikasleak, irakasleak eta bizilagunak inguruko ikastetxe batean egon ziren hamar egunez, RPF Inkotanyi eskualdea bereganatu zuen arte, tutsien aurkako indarkeriari amaiera emanez[1][3].
Genozidioaren ondoren eskolako jarduerak berriro hasi zirenean, Nayiturikik laguntza psikologikoa eman zien lankideei eta ikasleei. 1997an ikastetxeko zuzendari bihurtu zen. 2022an erretiroa hartu zuen[1].
2007an, Ruandako Defentsa Indarren Ohorezko Ordena jaso zuen[1][5]. 2012an, Nayiturikiren hamar ikasle ohik behi bat oparitu zioten bere ekintzak aitortzeko[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.