tripulazioaren kidea From Wikipedia, the free encyclopedia
Hegazkineko laguntzailea,[1][2][3][4][5] hegazkin-zerbitzaria[6] edota hegaldi-zerbitzaria[6] airelinea batek enplegatutako langilea da, hegaldietako bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzen duena.[7] Hegaldi komertzial guztietako kabinetan dihardute, bai eta jet pribatu batzuetan[8] zein gobernuek kudeatutako hegazkin batzuetan ere.[9]
Wikilari bat orri edo atal hau itzultzen ari da ingeles hizkuntzako Flight attendant artikulutik. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Wikipedian lagundu dezakezu artikulu originaletik itzultzen jarraituz; baina, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu itzulpena egiten ari den wikilariaren eztabaida orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Hegazkineko zerbitzarien atazak trenetan eta itsasontzietan jarduten duten langileen antzekoa da. Hala ere, segurtasunarekin duten harremana estuagoa da, bidaiariak kabina batean isolaturik daudelako, airean.
Heinrich Kubis alemaniarra lanpostuko aitzindaria izan zen, 1912an.[10] LZ 10 Schwaben zepelineko bidaiariak zaintzearen ardura izan baitzuen. Halaber, LZ 129 Hindenburg zepelinean lanean ari zela aireontziak su hartu zuen, baina ezbeharretik bizirik atera zen leiho batetik salto egin zuelako.
Lehen emakumezkoen hegaldirako laguntzailea Ellen Church izeneko 25 urteko erizain erregistratua izan zen . United Airlinesek kontratatu zuen 1930ean,[11] erizainak hegazkinetan lehen aldiz ikuskatu zituen. Beste aire konpainia batzuek jarraitu zuten, hegazkin laguntzaile gisa erizainak kontratatzen zituzten, gero hegazkinekin edo "aire azafata" deitzen zituzten hegaldi gehienetan. Ameriketako Estatu Batuetan, lana 1930. hamarkadan gutxi batzuetako bat izan zen emakumeak baimentzeko, eta horrek, Depresio Handiarekin batera, eskatutako postu askoren eskaera ugari ekarri zituen. Bi mila emakumek 1935eko abenduan Transcontinental eta Western Airlines enpresek eskainitako 43 postu besterik ez zituzten eskatu.
25 urteko Ellen Church, halaber, lehenengo emakume hegazkin-laguntzailea izan zen, United Airlines airelineak kontratatu zuenean 1930ean.[11] AEBetan jazotako Depresio Handian emakumeek ogibide gutxi batzuetan jardun ahal zuten. Emakumezkoek, ordea, baimenduta zuten hegazkineko laguntzaile lanak egiteko. Hori dela eta, 1935eko abenduan 2.000 emakume izen eman zuten Transcontinental and Western Airlines enpresan lan egiteko, 43 postu soilik eskaini baziren ere.[12]
Emakumeek bizkor hartu zuten lehenago gizonek izan zuten lekua, eta 1936. urtean ia-ia hegaldi-zerbitzari guztiak emakumeak ziren.[11]
Lanbidea bera ezagutzeaz gain, hautagaiek irizpide fisikoak bete behar zituzten. New York Times egunkariak 1936ko artikulu batean bildu zituen eskakizun horiek:
Hegazkin-zerbitzari lanetan arituko diren neskak meheak izan behar dira: pisua 100 eta 118 libra bitartekoak; altuera 5 oin to 5 oin 4 hazbete bitartekoak; 20 eta 26 urte bitartekoak. Horrez gain, urtean zehar lau aldiz egingo zaio azterketa fisikoa eta osasun perfektuan mantendu behar da.[11]
Hiru hamarkada geroago, egunkari berak Eastern Airlines airelinean lan egiteko baldintzak jaso zituen lan-iragarki batean:
Institutuko graduatua, ezkongabea (alargunak eta haurrik gabeko dibortziatuak kontuan izan gabe), 20 urtekoak (19 urte eta erdikoak kontuan hartu daitezke). 5'2" baina ez 5'9" baino gehiago, pisua eta altuera 105 eta 135 bitarteko proportzioarekin, eta gutxienez 20/40 ikusmena betarurrekoak izan gabe.[13]
Garai hartan hegazkineko laguntzailea izateko itxurak berebiziko garrantzia zuen. Airelineek uste zuten emakumezko-sexualitatearen ustiapenak mozkinak handitzen baitzituen; Hortaz, emakumeentzako uniformeak estuak izan ohi ziren. Eskularruak eta takoidun zapatak, halaber, maiz erabiltzen zituzten.[14]
Estatu Batuetan, ezkongabe izatea nahitaezkoa zen, eta ezkonduz gero kaleratzen zituzten.[12] AEBko airelineatan erizaina izateko baldintzak baxuagoak ziren, emakume gehiago kontratatzen zituztelako. Izan ere, graduatutako erizain gehienek indar armatuetan izen eman zuten Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan.
Ruth Carol Tayson lehenengo hegazkineko laguntzaile afro-amerikarra izan zen Estatu Batuetan,[15] 1957ko abenduan kontratatu zutenean.[16] 1958ko ostsailaren 11an Ithacatik New Yorkerako hegaldian lan egin baitzuen.[17]
2036 urterako Boeing enpresak 41.030 airelinea berri egotea espero du. Hortaz, 2017tik 839.000 hegazkin-laguntzaileak beharko direla aurreikusten da: 298.000 Asia Pazifikoan (%37), 169.000 Ipar Amerikan (%21) eta 151.000 Europan (%19).[18]
Hegazkin-laguntzaileen betekizuna “ohiko zerbitzuak eskaintzeaz gain, hegazkinean jazotako larrialdiei erantzuna ematea da, bai eta bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna betetzea da”.[7]
Hegazkineko kabinetan behar diren langileak estatu bakoitzeko legeetan jasota dago. Oro har, 50 eserleku hegazkin-laguntzaile bat behar da. [erreferentzia behar]
Gaur egungo hegaldi-laguntzaile gehienak emakumeak dira, 1980ko hamarkadatik aurrera gizon dezente industrian sartu badira ere.[19]
Hegaldia hasi baino lehen, hegazkineko aguntzaileak pilotuekin bilera egiten dute, hegaldiaren nondik norakoak zehazteko. Bertan mugikortasun urriko pertsonak, bakarrik bidaiatzen duten umeak edota VIP bidaiarien presentzia zehazten dute. Ildo berean, eguraldiak bereziki garrantzi handia du, turbulentziak eragin ditzakelako. Elkarretaratze honetan, halaber, larrialdi-prozedurak dituzte eztabaidagai. Hegazkinean, larrialdietako ekipamendua ongi funtzionatzen duela ziurtatzen dute, tartean salbamendu-jakak, linternak eta su-itzalgailuak. Ondoren, bidaiariak laguntzen dituzte ekipajea gordetzen. Aldi berean, maleten neurriak kabinan eramateko egokiak direla konprobatzen dute, eta salgai arriskutsu ilegalak sartzen ez dituztela. Bestetik, arreta berezia jartzen dizkiete larrialdi-irteerei. Izan ere, aireratzekoan eta lur-hartzerakoan nahitaezkoa da ilara horiek libre egotea. Geroago, segurtasun-erakutsia egiten dute edo bideo batek airelineako arauak azaltzen ditu. Amaitzerakoan, “kabina ziurtatzen” dute. Alegia, eserlekuak posizio bertikalean, mahaiak tolestuta, beso-euskarriak beherantz, maletak ongi gordeta daudela, bai eta bidaiariek segurtasun-uhala lotuta dutela. Aireratzeren ondoren, hegazkin-laguntzaileek janaria eta edariak zerbitzatu ohi dituzte. Zerbitzu honez gain, zarata ezohikoen berri eman behar diete pilotuei eta komunetako ke-detektagailua ez dela aktibatzen. Pilotuak aldizka ikuskatu behar dira, haien osasuna eta segurtasuna bermatzen dela ziurtatzeko. Turbulentziak izanez gero, “kabina ziurtatu” behar dute berriz ere.
Hegazkin-laguntzaileak egin beharreko ikastaroa enpresako egoitzan izan ohi dira, eta lau eta sei aste bitarteko luzera izaten dute normalean. Heziketa horretan gai hauek ikasi behar dute, besteak beste: bidaiariak nola ebakuatu, sutearen aurkako prestaketa, lehen laguntza, bihotz-biriketako berpiztea, desfibrilazioa, deskonpresio-larrialdiak eta segurtasuna.
Europar Batasuneko estatuetan, ikastaroak guztiz berdinak ez badira ere, ziurtagiriak baliodunak dira EB osoan, bai eta Norvegian, Islandian, Liechtensteinen eta Suitzan ere.[20][21] Alegia, Aire Segurtasuneko Europako Agentziako estatu kideak.[22]
Espainiako Estatuan, esaterako, ondorengo disziplinen ezaguera aurreikusten da:[23]
Frantziako Estatuan, institutuko titulua eskatzen da, bai eta Certificat de formation à la sécurité delakoa izatea ere.[24]
Hegazkineko laguntzaileen lehenengo uniformeak iraunkorrak, praktikoak eta konfiantza adierazteko diseinatu zituzten. 1930ko hamarkadan erizain itxura izan zituzten.[25]
2018ko ikerketa batek probatu zuen hegazkineko laguntzaileek aukera gehiago dutela hainbat gaixotasun izateko. Hala nola bularreko minbizia, melanoma, urdail-hesteetako minbizia, umetokiko minbizia, minbizi zerbikala eta tiroideoa izateko aukera gehiago dute gizarte orokorrarekin alderatuz.[26]
Hurrengo taulan jasotzen dira sakonki ikerketa horren ondorioak:[26]
Gaixotasuna | Hegazkineko laguntzaileak | Gizarte orokorra | Aldea |
---|---|---|---|
Bularreko minbizia | % 3,40 | % 2,30 | % 1,10 |
Minbizi zerbikala | % 1,00 | % 0,70 | % 0,30 |
Urdail-hesteetako minbizia | % 0,47 | % 0,27 | % 0,20 |
Tiroideko minbizia | % 0,67 | % 0,56 | % 0,11 |
Ikerketaren egileek ez zuten zehaztu gorakada horien zergatia, baina azaldu zuten erradiazio ionizatzailea, kabinaren aire kaskarra eta gutxi lo egiteak arrazoi posibleak izan ahal direla.[27]
Beste txosten batzuek bestelako arazoak jaso dituzte. Hauen artean ditugu bularreko eta azaleko minbizia,[28] arnasteko osasun ahula,[29] arazo perineatalak eta ugaltzeko aparatuan,[30] lesio muskuloeskeletikoak[31] eta arazo mentalak.[32]
Hegazkineko laguntzaileek eta pilotuek errediazio ionizatzailearen eraginpean daude. Munduko Osasun Erakundearen arabera, erradiazio horrek minbizia eragiten diote gizakiei.[33]
Hegazkineko bidaiariek baita erradiazio horren kalteak pairatzen dute, baina arriskua askoz ere txikiagoa da, mesosferan denbora gutxiago irauten dutelako. Esate baterako, Interneteko bidai-agentzia baten arabera, Erresuma Batuko helduek 306 ordu ematen dituzte hegazkinetan batazbestekoz oporraldiko joan-etorrietan. Estatu Batuetako Hegazkintza Administrazio Federalak dio, ordea, hegazkineko laguntzaileek zazpi eguneko tartean 30 ordu iraun dezaketeela lanean, eta kasu batzuetan denbora gehiago.
Erradiazioaren efektuak hegazkineko laguntzaileengan eta pilotuengan utz ditzazkeen ondorioak ikertzen ari dira.[34][35]
Hegazkin-zerbitzariek izpi ultramoreen kalteak maiz pairatzen dituzte. Horrek azaleko minbizia izateko aukera handitzen du.[36]
Ameriketako Estatu Batuetako National Council on Radiation Protection and Measurements erakundearen arabera, herrialdeko langileen artean erradiazioaren dosirik altuena hegazkineko laguntzaileetan eta pilotuetan somatzen da.[35]
Kabinako aire kaskarrak zefalea, nekea, sukarra eta arnasteko arazoak bezalako ondorioak ea sortarazten dituen ikerlarien arteko eztabaida da. Infekzioen hedapenen inguruko kezka handia da, batez ere tuberkulosiaren kasuan. Edonola ere, kabinako aireak arazo hoien erantzule zuzena ezbaian dago adituen artean. Izan ere, presio atmosferikoak, hipoxiak edota hezetasun urriak erlazioa izan ditzakete.[37]
Kabinan bestelako elementu kimiko kutsagarriak topa daitezke, hala nola, isuriak, pestizidak eta sugar-atzeratzaileak. Horiek hormonen osasuna kaltetu dezakete, eta minbizia izateko aukera gehiago dakar.[38]
Hegazkineko laguntzaileek lo egiteko zailtasunak izan ohi dituzte. Izan ere, gauean zehar egiten dute lan, hainbat ordu-eremu zeharkatzen dituzte eta lan-ordutegi aldakorrak dituzte. Ikerkuntza batzuek diote lo egiteko arazoek minbizia izateko aukerak ugaritzen dituela.[39]
Hegazkineko laguntzaileek, halaber, bizitza-estilo ezberdinak dituzte gizarte orokorrarekin alderatuta. Hain zuzen ere, dieta, ariketa fisikoa eta norberaren osasunarekiko jarrerak direla eta, osasun eta eta minbizia izateko arriskua ugaritzen da.[40]
1998. urtera arte hegazkinean erretzea baimenduta zegoen, 1988an partzialki debekatu bazen ere. Horren ondorioz, hegazkineko laguntzaileek erretzaile pasiboen kalteak pairatzen zituzten. Hala eta eta guztiz ere, ez da guztiz zehaztu zer-nolako efektuak utzi dituen tabakoak epe luzerako.[41]
Hegazkineko laguntzaileak sexu-jazarpenak pairatzeko arriskua dute.[42] Estatu Batuetan eta Australian egindako ikerketa batek baieztatu zuen hegazkin laguntzaileko bi herenek sexu-jazarpenak jasaten dituztela bizitza profesionalan zehar, lankideen zein bidaiarien partetik.[43]
Ahozko sexu-jazarpenak deskribatzeko hegazkineko laguntzaileek "nazkagarriak, ez beharrezkoak, luzunkoiak, gordinak, desegokiak, ezeroso, sexualak eta zikinak" terminoak erabili zituzten. Ildo berean, bidaiarien sexu-fantasien, [sexu] proposamenen edota faboreen menpe zeudela adierazi zuten, bai eta argazki eta bideo pornografikoak.[43]
Sexu-jazarpen esperientziak izan dituzten hegazkineko laguntzaileen %70k "jazoeraren berri ez ematea erabakitzen dute, uste baitute neurri aproposak ez direlako hartuko, edota egoera txarragoa izango delako" eta "euren airelineak ez duela nahikorik egiten sexu-jazarpenak gutxitzeko.[44] Are gehiago, enpresaren aldetik ez dute esfortzurik nabaritu azkeneko urteetan, sexu-jazarpenen esparruan.[43]
Lan emozionalaren kontzeptua zera da, norberaren emozioak eta itxura kudeatzea ogibide bateko betebeharrak betetzeko.[45][46] Kontzeptu hau jendaurrean lan egiten duten pertsonen artean maiz somatu daiteke. Are gehiago, Arlie Russell Hochschild soziologia irakasleak The Managed Heart liburuan kontzeptu hau hegazkineko laguntzaileen lanbidearekin lotu zuen lehendabiziz.[45] Irakaslearen arabera, hegazkineko zerbitzariek lan emozionala erabiltzen dute bidaiariekin duten harremana estutzeko, bai eta salmentak handitzeko, haien jarrera adiskidetsuaz baliatuz. Gainera, emozio jator horiek naturalak izan daitezen saiatzen dira.[45]
Irribarrearen erabilerari dagokionez, idazleak ondorengo hausnarketa egiten du:
"Hegazkineko laguntzailearen lanbidean, irribarre egiteak ez du harremanik ohiko esanahiarekin, alegia emozio mami bat adierazteko. Horren ordez, enpresek langileak bultzatzen dituzte bidaiarien aurrean "gehiago eta egiago" irribarre egin dezaten. Horren ordez, langileek gutxiago egiten dute irribarre (...). Beraz, konpainiaren mezua gutxitzen da. Irribarren arteko gerra bat da.[45]
Hochschilden aburuz, hegazkintzak dituen ezaugarri batzuk lan emozionalean eragina dute: lehia, merkatuaren hedapena edota publizitatea, hain zuzen.[47] Era berean, hegazkineko leguntzaileek bidaiarien emozioak kontrolatzeko gai dira, deskonpresio edota turbulentziak daudenean.[48]
Hegazkineko laguntzaileek pairatzen duten lan emozionala aztergai izan dute hainbat ikerketek.[49][50][51][52]
1940ko hamarkadan lehenengo sindikatuak sortu zituzten. United Airlines konpainiako hegazkineko laguntzaileen soldata eta lan-baldintzak hobetzeko asmoarekin.[53]
Egunotan hainbat sindikatu daude Europan,[54] zein Ameriketan.[55]
Aspaldian, hegazkineko laguntzailek hainbat agertokien aurrean kaleratzeko arriskua zuten. Izan ere, emakumeentzat ezkongabe egotea nahitaezkoa zen, eta ezkontzerakoan kaleratzen zituzten. Era berean, 32 edo 35 urte betetzerakoan kaleratzen zituzten edota pisu-arauak hausten bazituzten (betiere konpainiaren arabera).[56]
Hegazkineko tripulazioa terminoa erabiltzen da egunotan hegazkineko laguntzaile ordez, tripulazioa kontzeptua azpimarratu nahi delako.
Estatu Batuetako National Transportation Safety Board premiazkoak jotzen ditu hegazkineko laguntzaileak segurtasuna bermatzerakoan. Legearen arabera, hegazkinaren tamaina eta bidaiarien zenbatekoa kontuan hartzen da gutxieneko tripulante kopurua zehazteko.[57]
Hegazkineko laguntzaileko portaera asertiboak hegazkineko ebakuazio azkarrarekin lotura du.[58][59]
Hegazkineko laguntzaileen papera AEBtako 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren nagusitu zen. Haiek bidaiarien babesa bermatu zutelako, eta aire trafiko kontrolatzaileei bahiketaren berri eman zutelako, hainbat bidaiarik egin bezala.[60]
Eraso terrorista horien harira, hainbat hegazkineko laguntzaile kaleratu zituzten, bidaiarien joan-etorriak murriztu zirelako.[60]
1936ko apirilean Nellie Granger izeneko hegazkineko laguntzailea TWA 1 hegaldiko bidaiariak sorotsi zituen. Ondoren, 6,4 kilometroko ibilaldia egin zuen elur-ekaitzan zehar laguntza eske, eta istripuaren lekura bueltatu zen.[61][62]
Nerja Bhanot kabinako nagusiak tripulazioa eta bidaiariak salbatu zituen Pan Am 73 hegaldia bahitu zutenean. Terroristek Bhanot hil zuten haurrak babesten ari zenean.
Pakistan International Airlines konpainiak enplegatutako Naila Nazir pakistandarrak saritu zuten hamahiru eguneko bahiketan islatu zuen jarrera ausartarengatik.[63][64]
Scandinavian Airlineseko 751 hegaldian tripulazioak ohartu zen ezinbesteko lurreratze egoeran zeudela. Hala, berehala bidaiariei agindu zieten gorputza tolesteko eta belaunak hartzeko, ezohiko larrialdi posizioa izan ditzaten.[65]
Robin Fech Atlantic Southeast Airlineseko 529 hegaldian hegazkineko laguntzaile bakarra zen eta larrialdi-prozedura guztiak hark burutu zituen. Izan ere, hegazkineko motorra hondatu zen eta hegazkinak istripua izan zuten. Fechek erakutsitako “jarrera eredugarria” jaso zuen ezbeharraren txostenak.
Southern Airlines 5390 hegaldian laguntzaileek bidaiariei agindu zieten ezohiko larrialdi posizioa hartzeko, hegazkina erortzen ari baitzen. Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, gutxienez hegazkineko laguntzaile batek harrapatuta geratu ziren bidaiariak salbatu zituen.[66]
Air Floridako 90 hegaldiak izan zuen istripua dela eta, Kelly Duncan bizirik atera zen hegazkineko laguntzaile bakarra zen. Estatu Batuetako National Transportation Safety Board delakoak burututako txostenaren arabera, Duncanek “jarrera ez-berekoia” adierazi zuen. Izan ere, hark topaturiko salbamendu-jaka bakarra bidaiari bati eman zion.[67]
TWA 843 hegaldian, hegazkinak erori zen bertan behera utzitako aireratzearengatik. Ondoren, suak hegazkina txikitu zuen. Bederatzi hegazkineko laguntzaileek, zerbitzuz kanpo zeuden beste bost lankideekin batera, onez atera zituzten bidaiari guztiak, 292. National Transportation Safety Board erakundearen txostenak zera jaso zuen haien erreakzioaren harira: "Hegazkineko laguntzaileen erantzuna bikaina izan zen larrialdian. Horrek, ebakuazioaren arrakasta bermatu zuen, seguraski".[68][69]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.