From Wikipedia, the free encyclopedia
Haur-pornografia sexualki esplizituak diren jokabideetan edozein sexutako adingabeen errepresentazio orori esaten zaio. Irudikapen bisualak edo deskriptiboak izan daitezke, adibidez, fikziozkoak, argazki bidezkoak edo baita soinudunak ere. Haurren pornografia, oro har, 18 urtetik beherako neska-mutilen argazkiak edo bideoak dira.[1]
Haur-pornografiaren sormena, jabetza eta igorpena delitua da herrialde gehienetan.[2]
Tradizioz, haur-pornografiatzat hartzen dira edozein sexutako adingabeen irudikapenak, argazkiak edo filmak, formatu digitalean edo analogikoan, sexualki esplizituak diren jokabideetan, dela bakarrik, dela beste adingabe batzuekin elkarreraginean.
Pornografia terminoa definitzen zaila da, baina haur-pornografia denean, berariaz definituta dago Nazio Batuen Erakundearen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren hautazko protokoloan. Horrela dio bere bigarren artikulua: "Haur-pornografiatzat hartzen da haur baten irudikapen oro, edozein bitartekoren bidez, jarduera sexual esplizituetan, errealetan edo simulatuetan diharduena, edo haur baten zati genitalen irudikapen oro, batez ere helburu sexualekin".[3]
Eduki pornografikoetarako sarbideak, oro har, bilakaera izan du bitarteko desberdinetan: literaturan, argazkigintzan, bideoan, zineman, DVDetan, marrazkietan, animaziozko marrazkietan eta, azken urteotan, Interneten. Internetek hainbat hamarkadatan zigorrik gabe jardun zuten legez kanpoko edukien ekoizleak eta banatzaileak. Baina, beste aldetik, horrelakoak detektatzeko eta jazartzeko bidea eman du; dena dela, Internetek pornografia mota hori eskuratzea ere izugarri erraztu du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.