Harran
From Wikipedia, the free encyclopedia
Harran[1] (sumerreraz: 𒌷𒊮𒆜, URU.ŠÀ.KASKAL; otomandar turkieraz: حران,[2] kurdueraz: Herran) Mesopotamia Garaiako antzinako hiria izan zen, egungo Altınbaşak herrian dagoena. Şanlıurfa probintzian dagoen barrutiak bere omenez "Harran" du izena.
Harran | |
---|---|
Aztarnategi arkeologiko infotaula | |
Antzinako herrialdea | Partia |
Koordenatuak | 36°52′15″N 39°01′30″E |
![]() | |
Azalera | 1.054 km² |
Altitudea | 137 m |
harran.bel.tr |
K.a. 3. milurtekoan jadanik biztanleak zituen. Asiriarrek Ḫarrānu, Biblian Ḫaran (חָרָן)[3], greziarrek Κάῤῥαι, erromatarrek Carrhae, lehenengo kristauek Hellenopolis (῾Ελληνὀπολις 'greziar hiria') eta musulmanek Ḥarrān (حرّان)[4] deitzen zuten. Bertan gertatu zen k.a. 53an Carrhaeko gudu ospetsua.
Kokapena
Siriako mugatik gertu dago, Şanlıurfafa hiritik, antzinako Edesatik, 70 km hego-mendebaldera. Bertan, Harrango lautada beroa zeharkatzen duen errepide luze eta estu bat amaitzen da. Mesopotamiako iparraldeko antzinako hiri bat izan zen, Eufrates ibaiaren ekialdean kokatua, Djullaben ibaiadarraren ertzean, Balikh haranean. Bere egoera zela eta, Damaskoko bidea Ninive eta Karkemish arteko bide handiarekin bat egiten duen puntua kontrolatzen zuen.
Biblia
Biblian agertzen da — Itun Zaharrean — Tare, Abrahamen aita, Ur utzi ondoren bertan bizi zen Bibliaren arabera, Rebekaren anaia eta Jakoben aitaginarreba den Labanen etxea zegoen lekua da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.