From Wikipedia, the free encyclopedia
Hamarrena edo detxema lurra lantzearen emaitzetatik Eliza, errege/erregina, jauna, eta abarri eman behar zitzaion zatia da.[1] Egun, normalean dirutan eta borondatez ematen badituzte ere, historian hainbat europar herrialdetan, tartean Euskal Herrian, gauzaz ordaintzen zuten zerga izan zen.
Hamarrenak judaismoan du oinarria: juduek ma'aser kesafim (bere diru-sarreraren % 10a limosna moduan ematea) egiteko ohitura zuten. Kristauek Itun Zaharrean ezagutu zuten. Hala eta guztiz ere, lehenengo kristauek ez zuten ohitura hori jarraitu, borondatezko eskaintzarena baizik.
Euskal Herrian Karolingiar Inperioaren eraginagatik ezarri zuten[2]. Zerga ekiditearen zigorra eskumikua izan zen. Ipar Euskal Herrian Frantziar Iraultzan eta Hego Euskal Herrian 1841ean desagertu zen[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.