From Wikipedia, the free encyclopedia
Gustavo Gutiérrez (Lima, Peru, 1928ko ekainaren 8a) teologo bat da. 1959an apaiztu zen. Teologia-ikasketak egin zituen Lyon eta Lovainako unibertsitateetan. Gero teologiako eskolak eman zituen Limako Unibertsitate Katolikoan. 1971n Teología de la liberación (Askapenaren teologia) argitaratu zuen, XX. mendeko bigarren erdiko obra teologiko zabalduena eta eztabaidatuena, segur aski. Obra horretan Gutiérrezek dio justiziaz aritzea dela kristauaren eginbide nagusia eta salbamena lortzeko bidea. Justiziaz aritzeko gizabanakoek elkartasuna agertu behar diete injustizia pairatzen dutenei: pobreei. Liburua marxismoak pobretasunaz egiten duen azterketan oinarritzen da. Horrek, batetik, eta klase borrokaren alde agertzeak, bestetik, Vatikanoaren haserrea piztu zuen. Gutiérrezen lanak gero eta babes gutxiago izan du erakundeen aldetik, batez ere Liman artzapezpiku berria izendatu zutenez geroztik, Gutiérrezen ikuspegiaren guztiz kontrakoa baita hura. Lan nagusiak: Reinventar el rostro de la Iglesia (1968, Elizaren aurpegia berrasmatu), Teología de la liberación (1971, Askapenaren teologia), La fuerza histórica de los pobres (1979, Pobreen indar historikoa), La liberación por la fe (1983, Askapena fedearen bitartez), Job. Hablar de Dios a partir del sufrimiento del inocente (1986, Job. Jainkoaz hitz egitea hobengabearen sufrimendutik) eta Dios o el oro de las Indias occidentales: 1492-1992 (1989, Jainkoa edo Mendebaldeko Indietako urrea: 1492-1992). 2009. urtean, Yaleko Unibertsitateak doctor honoris causa izendatu zuen.
Gustavo Gutiérrez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lima, 1928ko ekainaren 8a (96 urte) |
Herrialdea | Peru |
Bizilekua | Peru |
Hezkuntza | |
Heziketa | National University of San Marcos (en) Catholic University of Paris (en) Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea Lyongo Unibertsitate Katolikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, filosofoa, apaiz katolikoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Notre Dameko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Askapenaren teologia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.