Guillermo Calabrese
From Wikipedia, the free encyclopedia
Guillermo Miguel Calabrese (Buenos Aires, 1961eko urriaren 5a - Buenos Aires, 2023ko apirilaren 21a) [1] argentinar sukaldaria eta telebista-aurkezlea izan zen. Buenos Aireseko La Salle ikastetxean ikasi zuen. Carlos "Gato" Dumas irakaslearekin batera "Gato Dumas Colegio de Gastronomía" sukaldaritza ikastetxea sortu zuen, eta zuzendari akademiko nagusia izan zen. Cocineros argentinos programaren gidari izan zelako ezaguna zen. Qué mañana! programako gidari gisa ari zen lanean. . [2]
Guillermo Calabrese | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guillermo Miguel Calabrese |
Jaiotza | Buenos Aires, 1961eko urriaren 5a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 2023ko apirilaren 21a (61 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-biriketako geldialdia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Río de la Platako gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria, irakaslea eta television celebrity chef (en) |
Biografia
Siziliar sustraiak zituen familia batean jaioa, Guillermo Calabrese medikuntza ikaslea zen, harik eta hogeita bost urte zituela Gato Dumasengana jo zuen bere ikasle izateko eskatzeko. Bere jatetxe bateko sukaldean garbitzaile gisa hasi eta hiru urte besterik ez zirenean sukaldari buru izatera iritsi zen. [3]
Jatetxe ugari sortu eta telebistako programetan parte hartu ondoren, 1998an, Gato Dumasekin batera, Gato Dumas Gastronomia Eskola sortu zuen.
telebistan
2010etik 2019ra Cocineros Argentinos programa gidatu zuen. [4]
2022az geroztik Qué mañana! programa zuzentzeaz arduratu zen., Ariel Rodríguez Palacios ordezkatuz .
Heriotza
2023ko apirilaren 21eko egunsentian hil zen Buenos Aires hiriko Fernández Ospitalean, bertara urgentziaz eraman zuten, bere etxean geldialdi kardiorespiratorioa izan ostean. [5]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.