From Wikipedia, the free encyclopedia
Guānxi (txinera tradizionalez: 關係; txinera sinplifikatuz: 关系; pinyinez: guānxi) Txinako kulturaren kontzeptu nagusietako bat da, azken finean, kontaktu-sarean edo norbanakoen influentzietan oinarritutako dinamika bat dena. Mendebaldeko hedabideetan, geroz eta gehiago erabiltzen dituzte pinyinezko hitz hau bere ohiko itzulpenak—"kontaktu" edo "harreman"— baino; izan ere, itzulpenek ez dute guānxi hitzak dituen ondorio kultura zabalak.[1]
Guānxi doktrina konfuzianistan paradigma nagusietako bat da, izan ere, konfuzianismoan gizabanakoa komunitate, familia eta lagunarteko eta hierarkia-harremanen zati bat besterik ez da. Bereziki, elkarrenganako harremanak guānxiren oinarriak dira.[2]
Guānxik eragin handia du Txina kontinentaleko eta hego-ekialdeko Asian txinatarrek egiten dituzten negozioetan.[3] Txinan ohikoa da arazo bat konpontzeko guānxi erabiltzea. Horri bertan guānxi ona izatea -méi (yǒu) guānxi (沒(有)關係 / 没(有)关系)- diote, Euskal Herrian 'ukondoa izatea' esango dugunean. Hala ere, hedabideetan, guānxin oinarritutako harremanak eginkizun zibikoak gailentzen dituztenean, nepotismoz hitz egiten dute.[4][5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.