From Wikipedia, the free encyclopedia
Gregorio XV.a[1] (latinez: Gregorius XV), jaiotzez Alessandro Ludovisi (Bolonia, 1554ko urtarrilaren 9a - Erroma, 1623ko uztailaren 8a), Eliza Katolikoko 234. aita santua izan zen, 1621 eta 1623 bitartean.
Gregorio XV.a | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(XVII. mendea) | |||||||
1621eko otsailaren 9a - 1623ko uztailaren 8a ← Paulo V.a - Urbano VIII.a →
1616ko irailaren 19a -
1612ko maiatzaren 1a - ← Scipione Borghese (en) - Ludovico Ludovisi → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Bologna (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Alessandro Ludovisi | ||||||
Jaiotza | Bolonia, 1554ko urtarrilaren 9a | ||||||
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea | ||||||
Heriotza | Erroma, 1623ko uztailaren 8a (69 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Ignazio Loiolakoaren eliza Tomb of Gregorius XV (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Conte Pompeo Ludovisi | ||||||
Ama | Camilla Bianchini | ||||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Alessandro Ludovisi Boloniako familia noble batean jaio zen. Humanitateak eta filosofia jesuitekin ikasi zituen, Erromako Collegio Romano-n, eta jurisprudentzia eta zuzenbidea Boloniako Unibertsitatean.
Doktoretza lortu ondoren, Gregorio XIII.ak Kapitolioko epaile izendatu zuen, eta Klemente VIII.ak Erromako Rota auzitegiko kide.
1612an, Paulo V.ak Boloniako artzapezpiku izendatu zuen, eta 1616an Aita Santuaren nuntzio gisa Savoiako dukerrira bidali zuen, Karlos Emanuel I.a Savoiakoa dukearen eta Filipe III.a Espainiakoa erregearen artean bitartekari lanak egin zitzan, hauek Monferrateko dukerriagatik zuten gatazkan. Urte horretan bertan, Boloniako Santa Maria Transportinako kardinal presbitero izendatua izan. Bere jaioterrian egon zen, 1621ean Erromara, Paulo V.aren ondorengoa aukeratzeko konklabean parte hartzera, itzuli zen arte[2].
1621eko otsailaren 9an aita santu aukeratua izan zen, Scipione Borghese kardinalaren eraginaren ondorioz. Aklamazioz aukeratua izan zen azken aita santutzat hartzen da.
1622an Propaganda Fide, misioen ardurarako kongregazioa, sortu zuen. Bavariako Maximiliano katolikoa jarri zuen Palatinatuko hautesle, eta 1623an Richelieu kardinal izendatu zuen[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.