politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gregorio Ordóñez Fenollar (Caracas, Venezuela, 1958ko uztailaren 21- Donostia, 1995eko urtarrilaren 23a) Venezuelan jaiotako politikaria izan zen, ETAk hila.
Gregorio Ordóñez | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1994ko azaroaren 30a - 1995eko urtarrilaren 23a - María Eugenia García Rico → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia
1990eko abenduaren 18a - 1995eko urtarrilaren 23a Barrutia: Gipuzkoa
1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
1983ko maiatzaren 20a - 1995eko urtarrilaren 23a | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Gregorio Ordóñez Fenollar | ||||||||
Jaiotza | Caracas, 1958ko uztailaren 21a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Heriotza | Donostia, 1995eko urtarrilaren 23a (36 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria | ||||||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||||||
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna | ||||||||
Familia | |||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||||||||
Lantokia(k) | Donostia | ||||||||
Kidetza | Euskadiko Alderdi Popularra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Popularra |
Nahiz eta Venezuelan jaio, Ordóñez Fenollar familia 1965ean aldatu zen Donostiara (Gipuzkoa), eta hiri horretan egin zituen Gregoriok lehen eta bigarren mailako ikasketak. Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen, eta, denboraldi labur batez ogibide izan ondoren, Alderdi Popularreko gazte sailean (Nuevas Generaciones) izena eman zuen. 1983an, 24 urte besterik ez zuela, Donostiako zinegotzi hautatu zuten. Legealdi hartantxe Hirigintza-lege saileko zinegotzi ere izendatu zuten, eta 1987an, Turismo eta Jaietako zinegotzi. 1991tik aurrera, Hirigintzako zinegotzi izan zen. Garai berean lehen alkateorde izan zen. PPko hautagai-zerrendako buru hirutan izan zen eta 1995ean ere horretarako izendatu zuten. 1990ean Ana Iribar irakaslearekin ezkondu zen, eta hiru urte geroago, Javier semea jaio zen.
Nahiz eta alderdi abertzaleek gehiengoa eduki Gipuzkoan eta ETAk presio handia egin, Ordóñezek gidatutako talde batek emaitza onak lortu zituen hainbat hauteskundetan, Aliantza Popularra alderdiarentzat lehenik, Alderdi Popularrarentzat geroago. 1994ko Europar Legebiltzarreko hauteskundeetan Donostiako zerrenda bozkatuena izan zen.
1995eko urtarrilaren 23an, Donostiako Parte Zaharreko jatetxe batean bazkaltzen ari zen alderdikideekin, tartean haren idazkari Maria San Gil. Maiatzeko hauteskundeak prestatzen ari ziren. Orduan, Frantzisko Xabier Gartzia Gaztelu Txapotek eta Juan Ramon Casatorrek osatutako ETAko komando bat jatetxean sartu eta Gregorio Ordóñez tiroz hil zuten. ETAk modu horretan hil zuen lehen zinegotzia izan zen: artean, zinegotziek ez zuten bizkartzainik erabiltzen.
Haren hilobiak hainbat aldiz donausteak jasan ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.