artista estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Greer Lankton (Flint, 1958ko apirilaren 21a – Chicago, 1996ko azaroaren 18a) artista estatubatuarra izan zen, panpina artistikoak sortzeagatik ezaguna. Panpinak, askotan, lagunen edo ospetsuen arabera modelatzen zituen, eta ingurune prestatu treataletan kokatzen zituen. 1980ko hamarkadako East Villageko New Yorkeko eszena artistikoan funtsezko emakumezkoa izan zen.
Greer Lankton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Flint, 1958ko apirilaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chicago, 1996ko azaroaren 18a (38 urte) |
Heriotza modua | : HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pratt Institute (en) School of the Art Institute of Chicago (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, argazkilaria, puppet designer (en) eta installation artist (en) |
Greer Lankton Flinten (Michigan) jaio zen, apaiz presbiteriano bat zuelarik aita.[1] Haurtzaroan, "neska itxurako mutiltza" hartzen zutelarik, panpinak sortzen hasi zen. Bullying eta erasoak jasan izan zituen. Panpina-gintza serio hartzen hasi zen 17 urterekin unibertsitatera joan nintzenean".[2]
Lanktonek Chicagoko Arte Institutuan ikasi zuen eta ondoren New Yorkeko Pratt Institutuan.[3] Pertsona trans-genero gisa, izena aldatu zuen 21 urterekin eta generoa berresleitzeko kirurgia izan zuen, Pratten ikasle zela.[4][5] Lanktonen aitak, bere elizako osasun-aseguruarekin ordaindu ahal izan zuen kirurgia.[6]
Lanktonek elkarrizketetan esan izan du kirurgiak "gorputzetan arreta" jartzera eraman zuela, arterako gai gisa. "Beti ari nintzen gorputzean pentsatzen, eta uste baduzu gorputza oker duzula, horretan pentsatuko duzu beti".[7]
Generoa eta sexualitatea etengabe agertzen dira dira Lanktonen artegintzan. Bere panpinak "freak" deitu genezakeen gizarte estereotipoetan sailka daitezke, eta Hans Bellmerren lan surrealistekin konparatu izan dituzte, Bellmerrek pieza trukagarriekin osatutako panpina surrealistak egin baitzituen. Lanktonen kopinak, aldi berean dira deserosoak eta glamourrezkoak, kritikarien arabera.
1981ean, Lankton "New York/New Wave" erakusketa aitzindarian egon zen. East Village delakoan, Civilian Warfare aretoan erakutsi zituen bere lanak bakarkako erakusketetan, 1983an, 1984an eta 1985ean.[3] East Villageko bizilagunen artean ia kultuzko estatusa irabazi zuen, eta ospea izan zuten batez ere Einstein's dendan egindako erakustaldi teatralengatik. Lanktonen senarrak, Paul Monroek, zuzentzen zuen boutique hori, Einstein's.[8]
Emozionalki kargaturiko panpinez gain, Lanktonek erretratu-panpinak ere sortu zituen. Besteak beste, 1989ko Diana Vreelanden panpina bat, eta bereziki maite zituen ikono batzuentzat, hala nola Candy Darling, santutegi erako tenpleteak ere egin zituen.[4] Whitneyko Biurteko ospetsuan eta Veneziako Biurtekoan ere erakusketa inportaneak izan zituen 1995ean, non Candy Darlingen bustoak, zirkuko dama lodiak eta zatikaturiko buruak nabarmendu ziren iruditerian.[9]
Lankton drogazaletasunarekin eta anorexiarekin borrokatu zen urte askoan. 1996ko azaroaren 18an, droga gaindosi batek hil zuen Chicagoko bere etxean. Hilabetea zen bere lan handiena amaitu zuela: It's All About Me, Not You, zeina 21, mendean instalazio iraunkor bihurtu den Pittsburgheko Mattress Factory aretoan.[10]
Roberta Smith kritikariak honela deskribatu zituen bere lanak New York Times-en: "Ederki josita, arropa bitxiekin, makillajearekin eta orrazkerekin, glamourrezkoak eta barregarriak dira aldi berean, eta Egon Schielek margo zitzakeen pertsonaia espresionistak gogorarazi dizkigute. 1990eko hamarkadako artearen kezka asko aurreikusten ahal ziren lan haietan: gorputza, sexualitatea, moda, txotxongiloekin antzekotasuna, performance gogoa.[3]
Haren lagun mina izan zen Nan Goldin argazkilariak esana: "Greer izan zen folk artearen eta arte eder edo jasoagoen arteko lerroa desegin zuen aitzindarietako bat".[11]
2014ko azaroan, "LOVE ME", Lanktonen lanaren erakusketa garrantzitsu bat egin zen, autorea hil eta urteetara. 90 panpina, dokumentazioa eta elementu miszelanoak bildu ziren New Yorkeko areto batean. Lia Gangitanok antolatu zuen, Greer Lankton Archives Museum-ekin (G.L.A.M.) lankidetzan, zeina Paul Monroe alargunak sortu zuen Lankton hil ondoren.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.