Gravity (euskaraz: Grabitatea) zientzia-fikziozko suspense filma da, Alfonso Cuarón mexikar zinemagileak 2013an zuzendu zuena. Sandra Bullock eta George Clooney dira aktore nagusiak. Veneziako Mostraren 70. edizioa ireki zuen, 2013ko abuztuaren 28an,[1] eta 7 Oscar sari jaso zituen, Zuzendari onenarena barne.[2]
Argumentua
Ryan Stone doktorea (Sandra Bullock), bere lehenbiziko espazio bidaian, Hubble teleskopioa konpontzen ari da. Bidaia horretan, beste kosmonauta batzuekin batera, Matt Kowalsky (George Clooney) komandante beteranoa dago. Baina, ustegabe larria izanen dute: suntsitutako satelite eta espazio-estazioez osatutako zabor euriak abiadura handian etorriko zaie gainera.
Zabor euriak talka eginen du Explorer espazio ontziarekin, eta gainerako espediziokideak hilen dira, Beraz, bi protagonistak espazioan erabat bakarrik geldituko dira. Lurraren azaletik 600 kilometroko garaierako orbitan esekita, inorekin harremanetan jarri ezinik, Stone doktoreak eta Kowalsky komandanteak etxera bizirik itzultzeko konponbidea topatu beharko dute. Eta laster egin beharko dute, oxigenoa agortuz baitoa eta zabor ekaitza berriz ere gainera baitatorkie.
Aktoreak
- Sandra Bullock: Ryan Stone doktorea.
- George Clooney: Matt Kowalsky komandatea.
- Ed Harris: Houstongo misioaren kontroleko ahotsa.
- Paul Sharma: Shariff-en ahotsa, Explorer espaziontziko espaziogizona.
- Basher Savage: errusiar espazio estazioko ahotsa.
- Amy Warren: Explorer espaziontziko emakumezko kapitaina.
- Orto Ignatiussen: Aningaaq-en ahotsa, inuit arrantzalea.
Sariak
2014ko martxoaren 2an ospatutako 86. Oscar Sarien ekitaldian 7 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Steven Price), Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Glenn Freemantle), Soinu onenaren Oscar Saria (Skip Lievsay, Niv Adiri, Christopher Benstead eta Chris Munro), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Emmanuel Lubezki), Muntatze onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Tim Webber, Chris Lawrence eta Dave Shirk Neil Corbould).
Bestalde 6 BAFTA sari (tartean filma onena eta zuzendari onenaren sariak) eta zuzendari onenaren Urrezko globo Saria ere irabazi zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.