Gravity (euskaraz Grabitatea) 2013ko Alfonso Cuarón mexikar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko espazio drama filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak Sandra Bullock eta George Clooney dira.
Datu azkarrak Gravity, Egilea(k) ...
Gravity |
---|
|
|
Egilea(k) | Steven Price (en) |
---|
Argitaratze-data | 2013 |
---|
Izenburua | Gravity |
---|
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
---|
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
---|
OCLC | 868338769 |
---|
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
---|
|
Genero artistikoa | film dramatikoa, thrillerra, hondamendi filma, survival film (en) , techno-thriller (en) , beldurrezko zinema eta zientzia-fikziozko filma |
---|
Iraupena | 91 minutu |
---|
Kolorea | koloretakoa |
---|
Grabazio lekua(k) | Londres eta Arizona |
---|
|
|
|
|
Zuzendaria(k) | Alfonso Cuarón |
---|
Gidoigilea(k) | Alfonso Cuarón Rodrigo García Márquez (en) Jonás Cuarón (en) George Clooney[[Kategoria:Rodrigo García Márquez (en) idatzitako filmak]] [[Kategoria:Jonás Cuarón (en) idatzitako filmak]] |
---|
|
|
|
Ekoizlea | Alfonso Cuarón David Heyman
|
---|
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Heyday Films (en) Warner Bros. Pictures (en) [[Kategoria:Heyday Films (en) ekoitzitako filmak]] [[Kategoria:Warner Bros. Pictures (en) ekoitzitako filmak]] |
---|
Edizioa | Alfonso Cuarón Mark Sanger (en) |
---|
Ekoizpen-diseinatzailea | Andy Nicholson (en) |
---|
|
Musikagilea | Steven Price (en) |
---|
Argazki-zuzendaria | Emmanuel Lubezki Michael Seresin |
---|
Jantzi-diseinatzailea | Jany Temime (en) |
---|
|
Kontakizunaren tokia | Lurraren orbita baxu, Nazioarteko Espazio Estazioa, Soyuz-TMA (en) eta Tiangong-1 |
---|
Fikzio-unibertsoa | Gravity universe (en) |
---|
Argumentu nagusia | solitude (en) eta adversity (en) |
---|
|
Jasotako sariak | |
---|
Nominazioak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Sandra BullockFilm onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Alfonso Cuarón, David HeymanZuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Andy Nicholson (en) , Rosie Goodwin (en) , Joanne Woollard (en) Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Steven Price (en) Soinu onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Skip Lievsay (en) , Niv Adiri (en) , Christopher Benstead (en) , Chris Munro (en) Muntatze onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Alfonso Cuarón, Mark Sanger (en) Argazkigintza onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Emmanuel LubezkiSoinu edizio onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Glenn Freemantle (en) Zuzendari onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Alfonso CuarónEfektu berezi onenen Oscar Saria 86. Oscar Sariak Tim Webber (en) , Christopher Cosmo Lawrence (en) , Dave Shirk (en) , Neil Corbould (en) |
---|
|
warnerbros.com… |
|
Bideoa | YouTube |
---|
Itxi
Ryan Stone doktorea (Sandra Bullock) bere lehenbiziko espazio bidaian Hubble espazio teleskopioa konpontzen ari da. Bidai horretan, beste espaziogizon-emakumeen artean, Matt Kowalsky (George Clooney) komandante beteranoa dago, bietako batek ere zein arrisku datorren ez dakielarik: suntsitutako satelite eta espazio-estazioez osatutako zabor euria abiadura handian gainera datorkie, Explorer espaziontziarekin talka egin, haien kideak hil eta biak espazioan erabat bakarrik geldituko direlarik. Lur azaletik 600 kilometroko garaierako orbitan esekita, inorekin harremanetan jarri ezinik, Stone doktoreak eta Kowalsky komandanteak etxera bizirik itzultzeko konponbidea topatu beharko dute. Eta laister egin beharko dute, oxigenoa agortzen baitoa eta aurreko zabor ekaitza berriz ere gainera baitatorkie.
- Sandra Bullock: Ryan Stone doktorea.
- George Clooney: Matt Kowalsky komandatea.
- Ed Harris: Houstongo misioaren kontroleko ahotsa.
- Paul Sharma: Shariff-en ahotsa, Explorer espaziontziko espaziogizona.
- Basher Savage: errusiar espazio estazioko ahotsa.
- Amy Warren: Explorer espaziontziko emakumezko kapitaina.
- Orto Ignatiussen: Aningaaq-en ahotsa, inuit arrantzalea.
2014ko martxoaren 2an ospatutako 86. Oscar Sarien ekitaldian filma honek 7 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Steven Price), Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Glenn Freemantle), Soinu onenaren Oscar Saria (Skip Lievsay, Niv Adiri, Christopher Benstead eta Chris Munro), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Emmanuel Lubezki), Muntatze onenaren Oscar Saria (Alfonso Cuarón) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Tim Webber, Chris Lawrence eta Dave Shirk Neil Corbould).
Bestalde 6 BAFTA sari (tartean filma onena eta zuzendari onenaren sariak) eta zuzendari onenaren Urrezko globo Saria ere irabazi zuen.