Alhambrako Dekretua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alhambrako Dekretua edo Granadako Ediktua, benetan, Alhambran 1492ko martxoaren 31n errege-erregina Katolikoek emandako bi dekretu izan ziren, zeinen bidez Gaztelako Koroako eta Aragoiko Koroako juduak kanporatu zituzten. Kanporatzea gauzatzeko ezarri zuten azken data urte hartako uztailak 31 izan zen, baina arrazoi logistikoengatik epea abuztuaren 10era arte luzatu zuten. Gaztelako Koroarentzako dekretua bi erregeek sinatua zen; Aragoiko Koroarentzako baliozkoa zenak, berriz, Fernando erregearen sinadura bakarrik zeraman. Bi bertsioen artean ezberdintasun esanguratsuak zeuden, biak 1478an Gaztela eta 1483an Aragoirentzat ezarritako Espainiako Inkisizioaren inkisidore orokorra zen Tomás de Torquemadak egindako proiektu beretik abiatzen ziren arren.
Alhambrako Dekretua | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1492 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Lekua | Alhambra |
Koordenatuak | 37°11′N 3°35′W |
Aragoiko Koroari buruzko dekretua 1707ko uztailaren 15era arte egon zen indarrean, eremu hori Gaztelako dekretuaren bidez arautu zen arte. Gaztelako dekretua, data horretatik aurrera Aragoira eta 1841ean Nafarroara hedatu zutena, gurtza askatasuna ezarri zuen Espainiako 1869ko Konstituzioa aldarrikatu zuten arte formalki indarrean egon zen. Azkenean 1969ko abenduaren 21ean Francisco Franco diktadoreak ofizialki indargabetu zuen.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.