From Wikipedia, the free encyclopedia
Gotzon Bidaurratzaga Lazpita "Artxandako aztia" (Erandio, Bizkaia, 1882ko martxoaren 1a - Bilbo, Bizkaia, 1971ko irailaren 26a) bizkaitar mediku naturista izan zen. Sendagile horrek euskaraz idatzi zuen artikulu labur bat Argija kirijotz-alija, argiak giza gorputzari nola eragiten dion azaltzen duena.
Gotzon Bidaurratzaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erandio, 1882ko martxoaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1971ko irailaren 26a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Gotzon Bidaurratzaga Lazpita Bizkaiko Erandioko Asua auzunean jaio zen 1882ko martxoaren 1ean Artxandako Mitxelena baserrian. Bi urte zituela bera ama hil egin zen eta haurtzaroan baserriko lanetan aritu zen. Urduñako Jesuiten ikastetxean batxilerra egin zuen eta ondoren Nabigazioko ikasketak ere. Bere aitak lur sail batzuk saldu ondoren Medikuntza ikasteko aukera izan zuen Valladoliden.
Ikasketak amaituta lanean hasi zen Gatikan eta ondoren Lutxanan. Txileraino itsasontzi-sendagile moduan joan zen, hainbat etorkinen osasun arduradun gisa. Handik itzulita Arabako Arespalditzako herri mediku bezala jardun zuen, eta urte batzuen ondoren oftalmologiako espezialitatea egin zuen Madrilen. Arespalditzan tifus epidemia bati aurre egin behar ziolarik, denbora eskasiak bultzatuta gaixo gehienei tratamendu arruntak agindu eta emaitza ezin hobeagoak jaso zituen, baina bere azken gaixoari orduko botikak agindu zizkion eta hauxe izan zen bere hildako bakarra; porrot honengatik medikuntza farmakologikoren mesfidantzarako joera piztu zitzaion. 1918. urtean gripe epidemia handian, Arespalditzatik laguntza eskatu zioten eta orduan ere denbora faltagatik hiru astean zehar higiene-metodo soilaren laguntzaz aritu zen gaixoak sendatzen, eta orduan ere emaitzak ezin hobeagoak lortu zituen.
Ondoren Bilboko Ledesma kalean, oftalmologiako kontsulta ireki zuen. Manuel Etxebarria Erandioko sendagile lagun batek, 1918.ean argitaratutako Adr. Vander doktorearen liburu bat gomendatu zion: «El diagnostico por el iris». Liburua irakurri ondoren, mediku-bizitzan erdietsiriko eskarmentuaren laguntzarekin iridologiaz aritzea erabaki eta hala egin zuen, sutsuki egin ere; horrela 1923. urtean «El diagnóstico por el iris» idatzi zuen, Ruiz Ibarra sendagile naturistaren hitzaurrea bat gehituta. Urte horretan Donostiako Novedades antzokian hitzaldi bat eman zuen euskaraz eta handik artikulu bat idatzi ere izenburu honekin: «Argija kirijotz-alija» 1927. urtean argitaratua. Handik bi urtera beste liburu bat ere idatzi zuen: «Fundamentos cientificos del naturismo».
1936. urtean Bilbotik ihes egin zuen Mexikora. Bertan sendagile bezala lanean jarraitu zuen eta 1945.ean itzuli zen bere lehengo bizitokira, Bilboko Artxandako baserrira. Gerra-garaitik zazpi heriotza-zigor egotziak zituen, baina barkatu zizkioten. Ondoren beste hiru liburu argitaratu zituen, guztiak naturismoaren ildotik: 1961.ean, «La dieta natural. Regeneración humana con las frutas», 1964.ean «Ayunoterapia y el matrimonio» eta «No busques lo que tú tienes», Mexikoko erbeste garaietan idatzitakoak. 1971. urtean hil zen bere Artxandagoikoa baserrian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.