Asua (Erandio)
Erandioko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Asua Erandioko auzoa da. Erandio izan arren, askok Txorierri barruan sartzen dute. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 350 biztanle ditu.
Asua | |
---|---|
Euskal Herria | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Erandio |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°54′W |
Garaiera | 2 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 317 (2022) |
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
379 | 386 | 404 | 385 | 374 | 365 | 356 | 350 |
Ekonomia
Eremu industriala da Asua gaur egun. Antzinean portu txikia zegoen.
Garraiobide eta azpiegiturak
Asua zeharkatzen duen trenbidea, Lutxana - Sondika artekoa, alegia, 1996. urtean itxi zuen Euskotrenek, trenek trenbidea erabiltzen jarraitu zutela Euskotrenen Lutxanako tailerretara pasatzeko, baina ez, ordea, bidaiarientzako zerbitzuak eskainita. 2015eko ekainaren 1.an, baina, trenbidea martxan jarri zen berriro ere, Sangronizko geltokia berrirekiz.
Horrez gain, komunikazio gune inportantea da. Bertan batzen dira Avanzada errepidea, Txorierri zeharkatzen duen errepidea, Enekuritik datorren errepidea eta Plentziara Unbetik doan errepidea.
Euskara
Asuan euskaldunak %47,5 dira, ia-euskaldunak %17,16 eta erdaldunak %35,24.
Jaiak eta ospakizunak
Asuako jaiak uztailaren bigarren hamabostaldian izaten dira.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.