euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorka Setien (Bartzelona, 1958ko apirilaren 23a - 2024ko otsailaren 5a) euskal idazle heterodoxoa izan zen.
Gorka Setien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barcelona, 1958ko apirilaren 23a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | 2024ko otsailaren 5a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Ramon Agirre, Eneko Olasagasti eta Maripi Solbesekin batera idatzi eta argitaratu zuen bere lehen lan kolektiboa, Susa argitaletxearekin: Eta zergatik ez… Sigrid?, 1983an. Haren beste lau liburu gehiago ere badakartza Armiarma proiektuaren Zubitegia atariak. 1985ean eman zuen argitara Ez sinkronia, hura ere Susa argitaletxearekin, eta 21 urteko etenaldiaren ostean heldu ziren haren hurrengo lanak: Aparkalekuko felizidadia (2006), Paperzaleak Elkarteak argitaratua; Ertzetako inkomunukazioak (2008, egilea editore) eta Naufragoen altzoa (2019, egilea editore), azkenik. 2011n bere irudi eta testuz osatutako erakusketa bat ere zabaldu zuen Hernanin (Gipuzkoa), Erre produkzioak izenburupean. Hainbat urtez elikatu zuen bere iritziak biltzen zituen blog bat, eta Independentea webgunea ere lagundu zuen hasiera-hasieratik.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.