Gontzalo Ibañez Baztangoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ontzalu Ibañez Baztangoa XIII. mendeko Nafarroako handikia izan zen, errege-alfereza izan zena.
Gontzalo Ibañez Baztangoa | |||
---|---|---|---|
1253 - 1276 | |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zalduna |
Biografia
1243an Guardian zegoen Maltako Ordenak idatzitako gutunaren arabera. 1253 eta 1254 artean Tutera eta Monteagudoko itunen negoziaketetan parte hartu zuen. 1254an Iratxen benta bat fidantzan izan zuen. 1264an Guardiako eta 1269an Mendigorriko jauna izan zen. 1264an erregeari Mues hiribildua erosi zion. 1266an, Tibalt II.a Nafarroakoak zuzenduriko kanpainan, Baionako konkistan izan zen.
Henrike I.a gizena hil zenean, 1274ko abuztuaren 21ean, Erriberrin Gorteek gobernadore izateko hautagaien artean izan zen. Nabarreriako gerran Eustakio Beaumarchaiskoaren aurka eta, Gartzia Almoravitekin batera, Nabarreriatik ihes egin zuen hartua izan baino aurreko gauean. Hori zela eta, bere ondasunak konfiskatu zituzten. 1280an Filipe III.ak Teresa bere alabari horietako batzuk itzuli bazizkion ere, Ontzaluk Gaztelan bilatu zuen babesa. Bertan, 1280ko urriaren 7an testamentua eman eta urte batzuk bizi zen.
Ezkontza eta seme-alabak
Aldontza ezkondu eta zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Pedro Corneill (agian amaren abizena hartu zuena)
- Joanes
- Estefania
- Teresa, Joanes Beilaitz Gebarakoa ezkondu zuena.
Bibliografia
- Jimeno Jurio, Jose Maria. (2004). Retazos de la historia de Pamplona. Iruñea: Pamiela ISBN 84-7681-405-4..
- Jimeno Jurio, Jose Maria. (1991). Guerra de la Navarrería. in: Navarra : temas de cultura popular. Iruñea ISBN ISBN 84-235-0436-0..
- García Arancón, Mª Raquel. Tres linajes navarros bajo la casa Champaña. , 606-611 or..[Betiko hautsitako esteka]
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.