Goiena papera edo Goiena (lehen Goienkaria) Gipuzkoako Debagoiena eskualdean Goiena Komunikazio Taldeak egiten duen euskarazko aldizkaria da. Goiena Komunikazio Zerbitzuen 10. urteurrenean Goienkaria izena Goiena edo Goiena papera izenera aldatu zen; gaur egun ere izen horrekin argitaratzen da. Ostiralero doako ale bat kaleratzen da, asteko berriak dakartzana. Astero 20.000 ale banatzen dituzte, eta 44.000 irakurle inguru ditu (CIES 2009).
Goiena | |
---|---|
Mota | eskualdeko aldizkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Arrasate |
Kolorea | koloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu |
Argitaletxea | Goiena |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Debagoiena |
Maiztasuna | ostiraletan |
Historia | |
Zuzendaria | Eneko Azkarate |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1577-1210 |
www.goiena.eus |
Astelehenetan ere ordainpeko alea ateratzen zuten, informazio gehigarria zekarrena. 2015. urte hasieran argitaratu zuten azken alea. Horren ordez, orotariko erreportaje, iritzi eta albisteak dakartzan Puntua izeneko aldizkaria kaleratzen dute orain, 4.000 harpidedun ingururen artean banatzen den euskara hutsezko argitalpena da.
Aurretik, eskualdean jarduten zuten Arrasate Press, Berrigara, Goibekokale, Aretxagazeta, Kontuola eta Ze Barri? herriko aldizkariek.
2018ko urriaren 26an, Goienak Rikardo Arregi Kazetaritza saria jaso zuen Andoainen, sariaren 30. urteurrenean. Saria Iban Arantzabalek jaso zuen, Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusiak, Elixabete Garmendia kazetariaren eskutik. Sariko epaimahaiak honela justifikatu zuen Goienari emandako saria, mugarritzat jota: «Tokiko hedabideek berebiziko garrantzia dute, itzela, euskarazko kazetaritza eta komunikazioaren aurrerabidean. Orain urte batzuk, Debagoieneko euskarazko aldizkari guztiek Goienkaria izeneko komunikazio ekimenean bat egin zuten. Gerora, multimedia egitasmo osoa sortu dute, euskarazko komunikazioaren punta-puntako eredu bihurtuta.» [1]
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.