Quark-mota, +(2/3)e-ko karga elektrikoa eta 1,5-4,5 MeV-eko masa duena. Lehen belaunaldikoa da, d quarkarekin batera. From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorantz quarka (edo u quarka ingelesezko up quarketik) quarken lehen belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren +⅔go karga elektrikoa du, eta ½ko espina, ondorioz fermioi bat delarik eta Pauliren bazterketa printzipioa betetzen duelarik. Beherantz quarka eta elektroiekin batera ikus dezakegun eta eginak gauden materia guztia eratzen du, partikula hauek egonkorrak baitira eta ez baitira gehiago erortzen.
Gorantz quark | |
---|---|
Elkarreraginak | elkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza elektromagnetiko, elkarrekintza nuklear ahul eta grabitazio |
Antipartikula | up antiquark (en) |
Aurkitua | |
Masa inbariantea | 2,16 MeV/c² |
Karga elektrikoa | 0,66666666666667 e |
Quark guztiek bezala goi quarkak kolore karga du eta elkarreragin nuklear indartsua sentitzen du gluoiak igorri eta xurgatuz. Goi quarkek karga gorri, berde edo urdina dute eta dagozkien antiquarkek karga antigorri, antiberde edo antiurdina. Elkarreragin hau sentitzean partikula hau ez da isolatuta ikusten, baizik eta beste quark bat edo birekin hadroiak eratuz. Eratzen diren hadroien masaren gehiena kolore eremuaren energiatik dator (Einsteinen ekuazio ospetsuak dioen bezala energia eta masa gauza bera dira) eta ez quarketatik beraietatik.
Gorantz eta beherantz quarken existentzia Murray Gell-Mannek eta George Zweigek 1964an iragarri zuten, quark eredua garatu zutenean, eta goi quarken lehen ebidentzia SLACean 1967an eginiko esperimentuetan lortu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.