From Wikipedia, the free encyclopedia
Goboa metalezko zein beirazko diskoa da. Hau forma desberdinekin dago zulaturik eta tenperatura altuak jasateko gai da.[1] Pieza hau fokoetan jartzen da argia sartzen ez uzteko, eta horrela efektu bisualak sortu ahal izateko. Gobo terminoa ingelesetik dator eta "goes before optics" esaldiaren akronimotik dator; hau da, optika aurretik doana. Goboaren adibiderik esanguratsuena Batmanen seinalea izango litzateke. Argi efektuak sortzeko metodo hau antzinetariko bat da.[2]
Gehien erabiltzen den gobo mota da. Iraunkorrenak dira eta bertan hitzak, irudiak eta abar eratzen dira altzairuzko xafla moztuz, nahi den forma eman arte. Fokoaren eta goboaren artean kolorezko gel-xafla jarriz kolorezko argia lortuko litzateke.[3]
Gobo mota hau erabilgarria da oso mugitzen diren fokoetan erabiltzeko. Gainera, beirazkoa izanik goboan bertan jarri daiteke kolorea, beste xaflarik erabili gabe.[4]
1881. urtean Sir Joseph Swanek denboran askoz gehiago irauten zuen argi elektrikoa lortu zuen eta Savoy Theater eraiki zen Westminsterren argi mota honekin. Argiztatzeko era hau azkar zabaldu zen, eta 1933. urterako mendebalde osotik zegoen. Momentu horretan kokatzen dira lehenengo goboak, argi efektuak sortu nahi baitziren eszenatokietan.[5]
Goboak gehienbat antzerkian erabili izan diren arren telebistan erabili izan da noizbait. Goboen erabilera gehienbat itzalak sortzeko izan da; halere Batman bezalako pelikuletan paper garrantzitsuagoa jokatu dute.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.