From Wikipedia, the free encyclopedia
Gloria Laura Vanderbilt (New York, 1924ko otsailaren 20a - ibidem, 2019ko ekainaren 17a) estatubatuar artista, idazle, aktore, moda-diseinatzaile eta socialitea izan zen. 1930ko hamarkadan bere kustodiaren gaineko gatazka handia egon zen, 5 milioi dolarreko trust bateko fondoak jaso eta gero. Bere ama Gloria Morgan Vanderbilt eta bere aitaren aldeko izeba Gertrude Vanderbilt Whitneyk eskatu zuten Gloriaren kustodia. Komunikabideek "mendeko epaiketa" deitu zuten, aldi berean komunikabide horiek beraiek eman zioten kobertura zela eta, eta bestetik Whitneyk Gloria Morgan ama ona ez zela adierazteko aurkeztutako frogak zirela eta.
1970ko hamarkadan Gloria Laura Vanderbilt famatua izan zen modaren inguruan sortu zuen ildoa zela eta, baita lurringintza eta etxerako dekorazio elementuengatik. Diseinuzko jeans urdinen lehen egileetako bat izan zen.
Vanderbilt familiako kidea zen, eta CNNko Anderson Cooper aurkezlearen ama.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.