Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea
From Wikipedia, the free encyclopedia
IPES, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (aurretik GITE-IPES siglaz ere ezaguna), Euskal Herriko elkarte bat da. 1977. urtean jaio zen, herri mugimenduari zuzentzen zaion formakuntzarako tresna gisa[1].
Hainbat gairi buruzko ikastaro, zinemaldi eta hitzaldi antolatzen ditu, Euskal Herriko eta mundu mailako aritu zein adituekin, tartean Mario Benedetti[2] edota Angela Davis[3]. Jorratutako gaien inguruan: Euskla Herriko Historia, ekonomia, nazionalismoa, sozialismoa, feminismoa, hezkuntza, espetxea, borroka armatuak... Julio Araluze beka[4] ere eskeini izan du eta helduentzako doako euskara ikastaroak antolatzen ditu, hots, Gaueskolak[5].
Egun, lau dira mantentzen dituen lan-ildoak: kartzela-kalera, justizia transformatioaren inguruko hausnarketa eta lanekin; euskal aniztasuna, hainbat agente eta instituzioekin aniztasunaren aldeko iniziatibak bultzatuz; ezker pentsamendua, pentsamendua kritikoaren lanketarekin; eta Euskal Herriko historia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.