From Wikipedia, the free encyclopedia
Girolamo Savonarola (Ferrara,1452ko irailaren 21a - Florentzia, 1498ko maiatzaren 23a) domingotar elizgizon eta predikaria izan zen.
Girolamo Savonarola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ferrara, 1452ko irailaren 21a |
Herrialdea | Ferrarako Dukerria Florentziako Errepublika |
Heriotza | Florentzia, 1498ko maiatzaren 23a (45 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: sutan errea |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Ferrara (en) |
Hizkuntzak | italiera latina |
Irakaslea(k) | Peter of Bergamo (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, filosofoa, erlijiosoa, idazlea, predikaria eta teologoa |
Enplegatzailea(k) | University of Ferrara (en) |
Mugimendua | Mendebaldeko filosofia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Girolamo Savonarola Predikarien Ordenako fraidea zen, eta 1491. urtean Florentziako San Marcos komentuko priore egin zuten. Oihartzun handia izan zuten Florentziako predikuek: bekatuez damutzeko eskatzen zien biztanleei, eta Ziro berri baten etorrera iragartzen. Karlos VIII.a Frantziako erregeak Italiako hiriak okupatu ondoren (1494), buruzagi nagusi geratu zen Florentzian, eta teokrazian oinarrituriko gobernu bat ezarri zuen hiri hartan. Guztiz berritu zituen konstituzioa, ekonomia eta justizia erakundeak, eta eguneroko ohiturak aldatzen saiatu zen (jai eta ospakizun profanoak debekatu zituen). Haren jokaera zuhur irmoak florentziarren banaketa ekarri, eta hiritarrak bitan banatu zituen: arrabbiati («errabiatuak», haren etsaiak) eta piagnoni («negartiak», haren aldekoak).
Kritika zorrotzak egin zizkion Alexandro VI.a Borgia aita santuari; hark Erromara deitu zion, eta, jaramonik egiten ez zionez, eskumikatu egin zuen aita santuak Savonarola. Arrabbiati-ek aita santuaren laguntza izan zuten, eta Savonarola preso hartu zuten San Marcosko komentuari eraso ondoren. Hiltzera kondenatu eta, bi jarraitzailerekin batera, hura urkatu eta su eman zioten, gero, hilotzari. Kristau-talde batzuek dohatsutzat eta santutzat ohoratu izan dute Savonarola.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Girolamo Savonarola |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.