From Wikipedia, the free encyclopedia
Giovanni da Verrazano (Greve in Chianti, Florentziako Errepublika, 1485 – Brasil, 1528) itsasgizona eta konkistatzailea izan zen. Frantziako erregeFrantzisko I.aren aginduetara ari zela, Ameriketako iparraldeko kostaldeak arakatu zituen Indiara igarotzeko bidea aurkitu nahian. 1523an itsasoratu zen, eta 1524ko martxoan, gaur egungo New Yorkeko badiara iritsi zen. Hudson ibaian gora, Eskozia Berrirainokoa esploratu zuen. 1525. urtean itzuli zen Parisa, eta 1527an Brasilera abiatu zen. Verrazanok Frantzisko I.ari igorritako gutunak gorde dira.
Giovanni da Verrazano | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Greve in Chianti, 1485 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Heriotza | Guadalupe, 1528 (egutegi gregorianoa) (42/43 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
![]() |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.