From Wikipedia, the free encyclopedia
Gioachino Antonio Rossini (d͡ʒoaˈkiːno anˈtɔːnjo rosˈsiːni ahoskatua; Pesaro, Marche, Italia, 1792ko otsailaren 29a - Paris, Frantzia, 1868ko azaroaren 13a) musikagile erromantikoa izan zen. XIX. mendeko opera idazle emankor eta famatuenetarikoa da opera munduan. Elizako musika, ganbera musika, kantatak eta pianoko piezak ere idatzi zituen, baina operak eman zion ospea; opera bufoak, bereziki. Tancredi, Il barbiere di Siviglia eta Guillaume Tell daude haren lanik ezagunenen artean. Azken urteak Parisen igaro zituen, non azken operak estreinatu baitzituen.
Gioachino Rossini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gioachino Antonio Rossini |
Jaiotza | Pesaro eta Casa Rossini (en) , 1792ko otsailaren 29a |
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1868ko azaroaren 13a) |
Heriotza | Passy, 1868ko azaroaren 13a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Croce Père Lachaise hilerria Grave of Rossini (en) Tomb of Gioachino Rossini, Florence (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Familia | |
Aita | Giuseppe Rossini |
Ama | Anna Guidarini |
Ezkontidea(k) | Isabella Colbran (1822ko martxoaren 16a - 1837) Olympe Pélissier (1846 - 1868ko azaroaren 13a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Conservatorio Giovanni Battista Martini (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Stanislao Mattei (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera kantata musika klasikoa |
Musika instrumentua | txeloa |
| |
Gurasoak musikariak zituen eta berak ere musika ikasketak egin zituen Boloniako lizeoan. Hemezortzi urte zituela idatzi zuen lehen opera, La Cambiale di matrimonio (1810), baina hurrengo urtean aurkeztu zuen L'Equivoco stravagante (1811) opera bufoak ezagutarazi zuen Rossini. Hasierako obra horietatik bertatik Rossinik opera bufoa tradizionalarekin hautsi zuen: melodiak apainduraz edertu zituen (izan ere bera da bel cantoren sortzailea), koruei eta finaleei bizitasuna eman zien, ohi ez bezalako erritmoak erabili zituen, orkestrari ordu arte izan ez zuen lekua eman zion, eta ahotsa orkestraren mendean jarri zuen. Baina Rossiniren lehen obra handia Tancredi (1813) opera dramatikoa izan zen, musikariaren ospe ona zabaldu zuten beste maisu lan batzuei bide eman ziena: L'Italiana in Algeri (1813), Elisabetta, regina d'Inghilterra (1815) eta, batez ere, Il barbiere di Siviglia (1816, Sevillako bizargina). Azken obra horrek ez zuen harrera onik izan Erroman aurkeztu zutenean, baina Italia osoan barrena sekulako arrakasta izan zuen obraren bizitasunak eta arintasunak, eta, aurrerantzean, opera emankizunetako obra nagusietako bat izan da. La Cenerentola (1817, Errauskine) eta La Gazza ladra (1817) opera bufo aipagarrien ondoren opera serio konplexuagoak idatzi zituen: Armida (1817), Ermione (1819) eta Semiramide (1823). Azken horri nahikoa harrera kaskarra egin zioten kritikariek, eta Rossinik Londresa joatea erabaki zuen. 1824an Parisa deitu zioten Italiako Antzokiko zuzendari izateko. Bi urte geroago erregearen musikagile izendatu zuten, baina 1830eko iraultzarekin batera galdu zuen kargua. Garai hartan apaindurari ordez kantuaren egiantzari eta indarrari eman zion lehentasuna; horretarako, orkestran berrikuntzak egiteaz gainera, garrantzi handiagoa eman zion koruari. 1829an Guillaume Tell opera serioa aurkeztu zuen eta opera idazteari utzi zion; horren arrazoia oraindik ez da argitu. Hurrengo urteetan ospetsuak egin ziren Rossinik antolatutako festak eta eman zituen bazkariak. Bien bitartean elizako musika eta kontzertu batzuk ere idatzi zituen, kalitate handikoak, baina ez zuen haiek argitaratzerik nahi izan. Horien arteko aipagarrienak Stabat (1832-1841) eta Petite messe solennelle (1864) dira. Milanen, Bolonian, Florentzian eta, 1853tik aurrera, Parisen eta Passy-n zuen etxean bizi izan zen.
Bere omenez, 1980an Rossini Opera Festival izeneko jaialdia hasi ziren antolatzen bere jaioterrian eta 1994an Fondazione Rossini delakoa sortu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.