Ginea (eskualdea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ginea Afrikako eskualde historikoa da, Gineako golkoko kostaldeetan kokatuta. Hegoaldean baso tropikalak eta iparraldean Sahel ditu.
Ginea (eskualdea) | |
---|---|
![]() | |
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 6°35′49″N 1°14′35″E |
Leku geografikoa | Afrika |
- Artikulu hau Afrikako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ginea (argipena)».
Historia
Europarrarekin merkatal-harremanak izateko Saharaz hegoaldeko Afrikako lehendabiziko eskualdeetako bat izan zen, bertan boli, urre eta esklaboak zeudelako. Biztanleria handia zuen eskualde honetan Afrikako inperio nagusienetariko batzuk sortu zituzten, hala nola Ghanako Inperioa edo Maliko Inperioa. Inperio hauek zirela eta, europarrei asko kostatu zitzaien eskualdea kolonizatzea eta XIX. mendera arte independentea izan zen.
Etimologia
Izenaren etimologia ezezaguna da. Euskarak portugesezko Guiné hitzetik hartu du, XV. mendean hauek bertara ailegatzeko lehendabiziko europarrak zirelako. Litekeena da hitza berbereek Senegal ibaitik haratago bizi ziren beltzei deitzeko erabilia izatea.
Eskualdeko herrialdeak
- Benin
- Boli Kosta
- Ekuatore Ginea (lehen Espainiar Ginea)
- Ghana (lehen Daniar Ginea eta Herbeheretar Ginea)
- Ginea (lehen Frantziar Ginea)
- Ginea Bissau (lehen Portugaldar Ginea)
- Liberia
- Sierra Leona
- Togo (lehen Alemaniar Ginea)
- Hegoaldeko Nigeria
- Mendebaldeko Kamerun (lehen Alemaniar Ginea)
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.