From Wikipedia, the free encyclopedia
Gillarteko leizea Arabako mendebaldean dagoen leize bat da, Kuartangoko Gillarte herrian kokatua.
Gillarteko leizea | |
---|---|
Mota | haitzulo |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′09″N 2°57′47″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Arabako eskualdea | Añanako kuadrilla |
Udalerria | Kuartango |
Arabako kontzeju | Luna |
Gune populatu | Gillarte |
Koba kareharri kretazeoz osatuta dago.[1] Hirutasun Santuaren baselizaren barrenean du ahoa, eta bertatik erreka bat jaiotzen da. Erreka horren urak Vadillo errekara isurtzen dira, gero Baia ibaira, eta hortik Ebro ibaira.
Geografía general del País Vasco-Navarro entziklopediako Provincia de Álava liburukian, leizea eta inguruak deskribatzen dira, Luis Heintz Lollen hitzetan:[2]
« | [...] Gillarteko leizea (Kuartangoko harana). − Gillarte herriaren iparraldean koba bat dago. Koba horren kuriositate nagusia hondoan jaiotzen den ibai bat da, luzera osoan zeharkatzen du, eta sarreratik 2 metrora eraikitako Hirutasun Santuaren aldarearen azpitik igarotzen da. Neurriak: 100 metroko luzera, 3 metroko zabalera (batez beste), eta 5 metroko altuera. Edertasun handiko apaingarri naturalak ditu, baina inguruko Zuhatzu herriko bainulariek gutxi bisitatzen dute, ibaiaren emaria handitzen duten ur-isuri ugariengatik. | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.