Getze (Galar)
Galarko kontzejua, Nafarroa Garaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Galarko kontzejua, Nafarroa Garaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Getze edo Getze Galar Galar Zendeako kontzejua da.[1] 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 198 biztanle ditu. Galar Zendeako udaletxea kontzeju honetan dago. Getzeko mendialdean kokatzen da 1521eko Noaingo Guduko nafar hildakoen oroitarria.
Getze | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Galar Zendea |
Posta kodea | 31191 |
Herritarra | getzetar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′10″N 1°38′59″W |
Garaiera | 440 m |
Demografia | |
Biztanleria | 290 (2020) |
Mendeetan, gatzaren esplotazioa izan zen herriko jarduera nagusietako bat, bere izen euskaldunaren etimologia horri lotuta dagoelarik (eta baita gaztelaniazko izena, Salinas de Pamplona). Gatzagak zeuden herriaren ondoan, 20. mendera arte aktibo egon zirenak.
Herrian nabarmentzen da parrokia eliza, Andre Mariaren Jasokundearena, jatorriz eraikin gotikoa zena baina asko eraldatua.[2]
Herriaren ipar-mendebaldean Noaingo guduaren oroigarria dago, Noaingo lautadara begiratzen duen malda batean kokatutako monumentua, Noaingo 1521eko guduaren oroigarri.[3]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
134 | 144 | 148 | 153 | 157 | 175 | 173 | 198 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.