From Wikipedia, the free encyclopedia
Gerhard Richter (Dresden, Alemania, 1932 -) alemaniar pintorea da.
Gerhard Richter | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dresden, 1932ko otsailaren 9a (92 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Isa Genzken (mul) (1982 - 1993) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kunstakademie Düsseldorf (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, unibertsitateko irakaslea, artista bisuala, ilustratzailea eta argazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Dresden Kolonia Paris Düsseldorf eta Zittau |
Enplegatzailea(k) | Kunstakademie Düsseldorf (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Suediako Arteen Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | capitalist realism (en) |
Genero artistikoa | arte abstraktua instalazio artea erretratua animal painting (en) paisaia margolaritza genero-margolana Itsas ikuspegia izadi hila hiri-paisaia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
gerhard-richter.com | |
|
Dresdengo Arte Akademian egin zituen ikasketak 1952-1956 bitartean, errealismo sozialean oinarrituta; laster, baina, joera modernoak baztertuta zeuden giro horretatik alde egin beharra ikusi zuen, eta 1961-1963 bitartean Düsseldorfeko Akademian ikasi zuen, abstrakzioaren eraginpean.
1962 arte bere obra figuratiboa izan zen batez ere, Giacometti, Bacon eta Dubuffeten eraginpean. 1960ko hamarraldiaren hasieran, koadroak egiteko metodo berriak erabiltzeko aukera ikusi zuen Lichtensteinen obran, eta margo-argazkiak egiten hasi zen, Rauschenbergen transposizioak baino argazki-itxura handiagokoak, baina Warholen lanak baino margolan-itxura handiagokoak, aldi berean. Handik aurrera masa-komunikabideetatik ateratako gaiak erabili zituen, eta egunkarietako argazkietan edo zaleenetan oinarritutako koadroak egin zituen.
Ikusleak gauza ezagunak pintura artean nola antzematen dituen aztertu zuen geroztik bere koadro askotan: Hiriko irudiak (1968-1969); Hodeiak (1968-1970-1971-1976); Mendiak (1968-1969). 1963an happening bat egin zuen Konradekin Manifestazio bat errealismo kapitalistarentzat, eta harrezkero Richterren obra poptzat hartu izan da, oker hartu bada ere. Palermorekin batera oihal arruntak erabili zituen, saltegi handietan erosiak, popari jarraituz, baina bere obra harago doa: aztergaia ez da masa-komunikabideen ikonografia, pintura bera baizik. 1960ko hamarraldiaren bukaeraz gero bere lana erabat abstraktu bihurtu zen. Koadro monokromoak egin zituen hasieran, Koadro grisak, Vietnamgo Gerran inspiratuak. 1980ko hamarraldian abstrakzio espresionista landu zuen gehienbat, kolore bizikoa, eta figurazioa beste sail osagarri baterako utzi zuen, fotomargoetarako. Koadro abstraktuetan margo-errepertorio handia erabili zuen, Alemaniako pintura modernoaren historia laburbiltzen zuena.
1968az gero Düsseldorfeko Arte Akademiako irakasle da. 1983an, Richter Düsseldorfetik Koloniara joan zen bizitzera, eta gaur egun ere hantxe bizi da.
1997an Praemium Imperiale saria irabazi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerhard Richter |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.