From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Philippe Arthur Dubuffet (Le Havre, Frantzia, 1901eko uztailaren 31 – Paris, Frantzia, 1985eko maiatzaren 12a) frantses margolaria, marrazkigilea eta idazlea izan zen.
Jean Dubuffet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Philippe Arthur Dubuffet |
Jaiotza | Le Havre, 1901eko uztailaren 31 |
Herrialdea | Frantzia |
Talde etnikoa | Frantziarra |
Heriotza | Parisko 6. barrutia eta Paris, 1985eko maiatzaren 12a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Tubersent |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paulette Bret (en) (1927 - 1935) Émilie Carlu (en) (1937 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) École supérieure d'art et design Le Havre-Rouen (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, artista bisuala, idazlea, diseinatzailea, artista grafikoa, artearen teorikoa, grabatzailea, artista plastikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria, marrazkilaria eta filosofoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Argentina Le Havre Paris Turin eta New York |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Artistry of the Mentally Ill (en) |
Kidetza | College of 'Pataphysics (en) Royal Academy of Arts |
Mugimendua | Art Bruta Informalism (en) |
Izengoitia(k) | Jan du qu, J. Dubufe eta Louis-Léon Bendy |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
1945. urtean egin zuen lehen erakusketa eta handik hiru urtera «Sociêté de L´art brut» elkartea sortu zuen. Molde eta bide berriak urratu zituen, eta gai bereziak (alkaterna, ikatza eta harea) erabili zituen bere lanetan. Liburu ugari ilustratu zuen eta pinturari buruzko idazki teorikoak eman zituen argitara.
Ikasketak Le Havreko lizeoan egin zituen, eta 1916an hiri horretako arte ederretako eskolan sartu zen. 1918an Parisa joan zen eta sei hilabetez Julian Akademian aritu zen ikasten. Ikasketa haiek amaitu zituenean, bere kabuz lanean hastea erabaki zuen. Dena dela, 1925. urtetik aurrera merkataritzan aritu zen lanean, eta ez zen pinturara itzuli 1933. urtera arte. Handik bi urtera txotxongiloak zizelkatzen eta mozorroak egiten hasi zen. Baina 1937an, bigarren aldiz utzi zuen pintura, eta ez zen berriz itzuli 1942. urtera arte.
Lehenengo erakusketa 1944an egin zuen (Drouin galeria). Eguneroko bizitzako ikuskizunari egiten zion begirada zen haren lanen oinarria (Mirobolus Macadam et Cie / Hautes Pâtes). Parisko metroaren ikuspegiek (La Métromanie ou les dessous de la capitale), erretratuek (1947) eta biluziek (Corps de Dames, 1950) eskandalua eta kontrako iritziak sortu zituzten zuten haren elokuentzia suntsitzaileagatik. Lan-mota horiek, bestalde, berrikuntzak eskatzen zituzten teknikaren aldetik, eta ezohiko materialak erabiltzen hasi zen artista. Egitura naturalek asko erakartzen zuten Dubuffet (horma zaharrek, herdoilak, eta abarrek) eta metalezko paisaia monokromo trinkoak osatu zituen (Pâtes Battues, 1953; Petites statues de la vie précaire, 1954).
Litografiaren inguruan hainbat ikerketa egin ondoren (Les Phénomenes, 1958), Bizartzek saila osatu zuen (Fleur de barbe, 1960).
Erakusketek (lehenengoa 1949an izan zen Parisen) joeraren beraren iturriak erakutsi baino, Dubuffetek hartu zuen bidea azaltzen zuten: haur-marrazkiak, graffitiak hormetan, zirriborroak komunetan... 1962. urtetik aurrera Dubuffetek l’Hourloupe saila erakutsi zuen hainbat erakusketaren bidez. Sail horretan oso irudi konplexuak biltzen zituen, kolore askotako puzzle moduan bilduak; puzzle horietan eskailerak, bizikletak eta beste hainbat objektu jartzen zituen elkarren gainka. Dubuffeten azken hamar urteetako sail nagusiak hauek izan ziren: Théâtres de Mémoire (1975-1978), ordu arteko lanak hainbat zatitan puskatu eta zatiak elkarren ondoan jarrita agertzen ziren; Psycho-Sites (1981- 1982), pertsonaiak bakarturik uzten ditu espazio margotuan; Mires (1984), lerro urdin eta gorriak hondo zuri edo horian ; Non-Lieux; atzealde beltzeko lanak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Dubuffet |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.