Georg Wilhelm Steller

From Wikipedia, the free encyclopedia

Georg Wilhelm Steller

Georg Wilhelm Steller (Windsheim, 1709ko martxoaren 10a - Tiumen, 1746ko azaroaren 14a) alemaniar botanikari, zoologo, sendagile eta esploratzailea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Georg Wilhelm Steller
Thumb
Bizitza
JaiotzaBad Windsheim, 1709ko martxoaren 10a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Errusiako Inperioa
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaTiumen, 1746ko azaroaren 14a (37 urte)
Hobiratze lekuaTiumen
Hezkuntza
HeziketaWittenbergeko unibertsitatea
Tesi zuzendariaAugust Hermann Francke
Hizkuntzaklatina
alemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antropologoa, ornitologoa, naturalista, botanikaria, medikua eta geologoa
Enplegatzailea(k)Zientzien Errusiar Akademia  (1737 -  1746)
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Itxi

Wittenbergeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1754an Errusiara iritsi zen itsasontzi batean. Daniel Gottlieb Messerschmidt naturalista ezagutu zuen San Petersburgon. Messerschmidt hil eta bi urtera, Steller haren alargunarekin ezkondu zen, eta naturalistak Siberiara egindako bidaien ohar argitaratu gabeak eskuratu zituen.

1738an, Kamtxatkara egindako Vitus Bering espedizioarekin bat egin zuen. Penintsula esploratu ondoren, 1741ean iritsi zen Alaskara. Alaskatik bueltan, esploratzaileek Bering uhartean hondoratu ziren. 1742ko eta 1743ko hamarkadetan, Kamtxatka esploratu zuten.

Matxinada sustatu izana leporatu zioten, bertakoek erakutsi zuten sinpatiagatik, eta Irkutskera joan behar izan zuen bere burua defendatzera. Han askatu zuten, baina sukarretan hil zen Tiumen, San Petersburgoko bidean.

Stellerrek hainbat hegazti eta ugaztun espezie aurkitu zituen. Horietako bi desagertu egin dira (Hydrodamalis gigas eta Phalacrocorax perspicillatus).

Idazlanak

  • Stellers, Georg Wilhelm (1751). "De Bestiis Marinis". Novi Commentarii Academiae Scientiarum Imperialis Petropolitanae (Latinez). 2: 289–398.
  • Stellers, Georg Wilhelm (1753). Georg Wilhelm Stellers ausführliche Beschreibung von sonderbaren Meerthieren, mit Erläuterungen und Nöthigen Kupfern versehen (alemanez), Halle: In Verlag Carl Christian Kümmel.
  • Steller, Georg Wilhelm (1988). Journal of a Voyage with Bering, 1741-1742. Stanford University Press

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.