Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Georg Trakl (Salzburgo, 1887ko otsailaren 3a - Krakovia, 1914ko azaroaren 3a) austriar poeta izan zen.
Georg Trakl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salzburgo, 1887ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Krakovia, 1914ko azaroaren 3a (27 urte) |
Hobiratze lekua | Neuer Friedhof Mühlau (en) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Familia | |
Aita | Tobias Trakl |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea Akademisches Gymnasium Salzburg (en) (1897 - 1905) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta farmazialaria |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | espresionismoa |
Genero artistikoa | olerkigintza antzezlana |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
georgtrakl.de | |
Farmazia-ikasketak egin zituen. 1914an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen botikari gisa. Gerrak eragin handia izan zuen harengan, eta han ikusi zituen krudelkerien ondorioz buruko gaitz batek jota, erietxe militarrean sartu zuten. Droga gehiegi hartuta pozoiturik hil zen.
Traklen lana laburra, baina trinkoa da. Samurtasunaren nostalgia lehertzear den ekaitzaren etorrerarekin lotzen du, eta etengabea da harengan gaizkiaren obsesioa. Estilo zakarra eta bizia du oso, irudi bitxiez josia; koloreek, errealitatearekin batere zerikusirik ez dutenek, zentzu sinbolikoa dute, eta bere pentsamendua alegoria hertsien bidez ematen du. Rimbaud, Baudelaire eta sinbolista frantsesen eragina nabaria da haren lanetan. Haren obra batzuk: Totengan (1906, Arimen eguna); Fata Morgana (1906); Aus goldenem Kelch (1939); Gedichte (1913, Olerkiak); eta Sebastian im Traum (1915, Sebastian ametsetan).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Trakl |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.