Gelon II.a Sirakusakoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Gelon II.a Sirakusakoa

Gelon II.a (K.a. 266-216), Hieron II.aren seme zaharrena zen. Gelon haren aita baino lehenxeago hil zen, 50 urte zituelarik. Dirudienez, aitaren izaera lasaia eta zuhurra oinordetu zuen. Polibioren arabera, Gelonek handinahi pertsonala laga zuen bere aitari men egiteko[1]. Dirudienez, Hieronek errege titulua[2] eman zion haren gobernuan elkartzean. Livioren ustez, Cannaeko erromatar porrotaren ostean, Gelon prest egon zen Erromako aliantza uztera eta Kartagorekin biltzea. Horretarako Erromako hiri aliatu guztiak ia konbentzitu zituen ez bazen aurki hil zelako, K.a. 216an. Hala ere, hori ez dago ados Polibiok esandakoarekin, hau da, aita eta semearen arteko harremanak ezin hobeak zirela. Bestela, heriotz horren egokieraren susmoa Hieronaren gainean izango zen[3].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Gelon II.a Sirakusakoa
Thumb
Bizitza
JaiotzaAntzinako Sirakusa, K.a. 266
HeriotzaAntzinako Sirakusa, K.a. 216 (49/50 urte)
Familia
AitaHieron II.a Sirakusakoa
AmaPhilistis
Ezkontidea(k)Nereis of Epirus (en)
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Itxi
Thumb
Magna Graecia

Gelon Nereisekin ezkondu zen, Pirroren alaba. Honekin seme bat izan zuen; Hieronimo eta alaba bat Harmonia, Temisto[4] izeneko sirakusar batekin ezkondu zena. Arkimedesek Arenarius[5] tratatua eskaini zion, non errege tratamendua ematen dion.

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.