From Wikipedia, the free encyclopedia
Ez nahasi argazkigintzan erabilitako gela ilunarekin.
Gela iluna zenbait toki publikotan (diskotekak, tabernak edo gay saunak...) izaten den gunea da, argiztapen oso baxukoa edo erabat iluna.[1] Helburua bezeroak anonimoki jende ezezagunarekin harreman sexualak izatea da.
Leku hauen onarpen ofizialik ez bada ere, bere izatea de facto onartzen da osasun ofizialean,[2] testu lexikografikoetan,[3] literaturan, [4] edo kazetaritzan.[5]
XVIII. mendean, Londresen baziren molly house izenekoak (homosexualen elkartze guneak), sexu harremanetarako apropos prestatutako gelekin.[6]
Lehen gela ilun modernoak (darkroom, playroom edo backroom, ingelesez) Estatu Batuetan agertu ziren 1960ko hamarkadan, batez ere gay tabernetan; iraultza sexualaren adierazpenetako bat izan zen. [7]
Aditu batzuentzat, areto ilunek aintzinateko orgiak nolabait berreskuratzen dute, non sexua plano intimotik kolektibora igarotzen zen. HIESaren agerpenaren eraginez praktika honek atzerakada handia izan zuen,[8] guztiz desagertu barik.[9] Halere, gela ilunen beharra ere gutxitu da, teknologia berriek sexu-harremanak bilatzeko aukera berriak eskaini dituen neurrian.[1]
Sexua arropak jantzita praktikatu ohi zen, tipikoki sexu-gaixotasunen kontra inolako babesik erabili gabe.[1] Halere, askotan preserbatiboak, lubrikatzaileak edo beste materiala jartzen zen erabiltzaileen esku.
Gela ilunak sinpleak izan daitezke (gela txiki ilundua, bi-hiru pertsonarendako lekuarekin) edo klubaren zati handi bat har dezakete, instalakuntza bereziekin (labirintoak, glory holeak, txoko pribatuak, espetxe-itxurako ziegak, solairu desberdinak...).
Bartzelonako Martin's diskotekako gela iluna famatua izan zen, "sexu esperimentaziorako laborategi bikaina" gisa deskribatzen zutena.[10]
Madrilen, Strong tabernaren gela iluna Europako handienetakoa izan zen.[11]
Walk on the wild side kantuan (Lou Reed, 1972), Candy Darling trans aktoreari erreferentzia egiten zaio, "In the backroom she was everybody's darling" esaldiarekin (gela ilunean, denen maitalea zen).
Isaac Rosaren La habitación oscura eleberriak (2013) gela ilun bati buruzkoa da, non lagun gazte talde batek beren burua desinhibitzen duten, elkarren artean sexu harremanak izanez. [12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.