Gaztela eta Leon[1] (gaztelaniaz: Castilla y León) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da. Izan ere, hedaduraz erresuma horretako autonomia erkidegorik handiena da, 94.223 kilometro koadro baititu; biztanle dentsitate txikia du, ordea, 2.424.395 biztanle baitzituen 2017an.
- Gaztela terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Gaztela (argipena)»
Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa | |||
---|---|---|---|
Comunidad Autónoma de Castilla y León | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Ez aitortuta | ||
Hiririk handiena | Valladolid | ||
Azalera | 94.223 | ||
Punturik altuena | Torre Cerredo | ||
Mugakideak | Madrilgo Erkidegoa, Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Iparraldeko eskualdea | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Alfonso Fernández Mañueco (PP) | ||
Legebiltzarra | Gaztela eta Leongo Gorteak | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.383.139 | ||
Dentsitatea | 25,29 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 53.988.901.000 € (2014) | ||
BPG per capita | 21.727 € (2014) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1983 | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
jcyl.es |
Erkidegoa sortu zen Leongo Erresuma eta Gaztelakoa osatzen zituzten lurraldeen bat egite modernotik. Bederatzi probintziak osatzen dute: Leongo hirurek (León, Zamora eta Salamanca) eta Gaztelako seik (Palentzia, Valladolid, Ávila, Segovia, Burgos eta Soria): Gaztela Zaharra, 1983 arte, Kantabriak eta Errioxak ere osatzen zuten.
Geografia
Datu orokorrak
Gaztela eta Leongo ibairik garrantzitsuenak Duero eta Ebro dira, lehenengoa erkidegoa ekialdetik mendebaldera gurutzatzen duena Portugalerantz: Soria, Burgos, Valladolid, Zamora eta Salamancako probintziak zeharkatzen ditu. Ebro ibaia Burgosetik baino ez da igarotzen.
Lurraldeko zati handienean, erdialdean, Meseta zabaltzen da 800 metro batez besteko altueran. Periferian, bestela, mendiguneak kokatzen dira: Iparraldean Kantauriar mendikatea, hegoaldean Erdialdeko Sistema (mendebaldean Gatako mendilerroa, Sierra de Francia, Béjarreko mendilerroa eta Gredoskoa, eta ekialdean Ávilako mendilerroa, Guadarrama, Somosierra eta Ayllón), ekialdean Iberiar sistema eta ipar-mendebaldean Galizia-Leongo mendigunea.
Mugakideak
Gaztela eta Leonek mugakide hauek ditu:
- Mendebaldean: Portugal eta Galizia
- Iparraldean: Asturias, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Errioxa.
- Ekialdean: Aragoi eta Gaztela-Mantxa
- Hegoaldean: Madrilgo Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Extremadura
Probintziak eta hiriburuak
Udalerri nagusiak
Kultura
Literatura
Gaztelaniazko idazle klasikoak eman izan ditu lurralde honek historian zehar, besteak beste Iñigo López de Mendoza "Marqués de Santillana", Jorge Manrique, Teresa Ávilakoa eta Joan Gurutzekoa, eta inspiratu ditu beste batzuk, Fernando de Rojas ("La Celestina") edo "El Cantar del Mío Cid" eta "El Lazarillo de Tormes"-en egile ezezagunak.
XIX. mendetik aurrera, José Zorrilla, Miguel Delibes, Carmen Martín Gaite eta Jorge Guillén. Bertako paisaiek inspiratu zituzten Gustavo Adolfo Bécquer, Juan Ramón Jiménez edo Antonio Machado bezalakoak.
Musika
Celtas Cortos, Café Quijano, Los Flechazos, La Musgaña, Nuevo Mester de Juglaría, Greta y los Garbo, Arizona Baby bertako musika talde ezagunen artean daude.
Hizkuntzak
Gaztela eta Leongo hizkuntza nagusia gaztelania da. Izan ere, lurralde horren ipar-ekialdean sortu zen, aditu gehienen ustez, eta izena ematen dio hizkuntzari.
Badira bertako beste mintzaira gutxitu batzuk ere, ofizialak izan gabe: Leongo mendebaldeko Bierzo eskualdean, galizieraren dialektoak hitz egiten dira. Leon, Zamora eta Salamancako probintzietako inguru batzuetan, bestalde, leonera ere mintzatzen da (asturierari lotutako mintzaira). Salamancako probintziaren hegoaldean, badira extremadureraren hiztunak. Azkenik, Trebiñuko Konderrian euskal hiztunak bizi dira, eta ikastola bat dago Argantzongo herrian.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.