Remove ads

Gariondo —goialdean Agirtza[1] Bizkaiko ibaia da[2]. Adar bi ditu: alde batetik Castaños ibaia (Sasiburuko mendilerroaren Eretzatik datorrena)[3] eta bestetik Ballonti (Serantesetik datorrena), urak Nerbioi ibaira isurtzen dituena[4]. Adar biak kontuan hartuta, luzera guztia 15 km izango litzateke, baina Gariondo izena bien lotunetatik aurrera duenez 1,5 km luzera besterik ez ditu.[5] [6]

Thumb
Castaños ibaia (behealdean), Galindoko ibarra eta Serantes (atzealdean).
Datu azkarrak Gariondo, Datu orokorrak ...
Gariondo
Thumb
Datu orokorrak
Garaiera8 m
Motaibai
Luzera15 km
Geografia
Thumb
Koordenatuak43°18′11″N 2°58′50″W
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Hidrografia
Arroaren azalera67 km²
Bokalea
()
Bilboko itsasadarra
Itxi

Barakaldo eta Sestao udalerrien artean dabil.

Remove ads

Ibilbidea

Gariondo ibaiak bi ibaiadar nagusi ditu:

Remove ads

Ibai-ahoa

Gariondo ibaiak Sestao eta Barakaldo arteko mugan du ahoa, Nerbioi ibaian. Hantxe kokatzen dira:

Zubiak

Ibai-ahoaren ertzetan zubi ugari eraiki izan dituzte:

Urban Galindo-La Punta

Barakaldoko Urban Galindo eta Sestaoko La Punta auzoen artean dagoen ahoan bertan, Galindoko zubi zeharrena dago. Duela gutxi, zaharrena ez ezik bakarra ere bada eta "Carmen zubia" edo "La Puntako zubia" izenez ezaguna da. Zubi honen zutabeetan herri bien armarriak eta Bizkaiarena daude.

Bere ondoan zutaberik gabeko zubi modernoa eraiki dute. Bertatik Ballontiko saihesbideak zeharkatzen du eta "Manterola zubia" du izena, Javier Manterola arkitektoa zuelako.

Lasesarre-Zumarrondoaga

Barakaldoko Lasesarre eta Sestaoko Zumarrondoaga auzoen artean hainbat zubi eraiki dituzte.

Thumb
Bilboko metroaren biaduktua Bagatza eta Urbinaga geltokien aurrean kokatuta.
  • Hegoaldean berriena dago. Bilboko metroaren L2 Lineak zeharkatzen du, bihurgunean eta aldapan kokatuta dagoena.
  • Erdigunean zaharrena dago. Bertatik Renfe Aldirikoen hiru trenbideek zeharkatzen dute. Ondoan oinezkoen pasabidea du, oso antzekoa dena.
  • 2007an Sestao Bizkaiko Labe Garaietara zihoan trenbide batek zeharkatutako zubia bota zuten[7]. Egun ondoan zuen oinezkoentzako pasabideak zutik dirau. Hegoaldean kokatuta dago.

Done Bikendi

Batzuen ustez Galindo zeharkatzen duen lehendabiziko zubia Castaños ibaiaren lotunean kokaturikoa da. Honek Barakaldoko Done Bikendi eta Sestaoko bidegurutzea batzeaz gain  BI-3744  Barakaldo-Sestao (Kareaga eta Sestao arteko errepidea) eta BI-745 Barakaldo-Trapagaran (Done Bikendiko errepidea) errepideen arteko lotunean ere bada. Hori dela eta, oso erabilgarria da eta ibilgailu askok zeharkatua da egunero.

Zubi hau Galindo ibaiaren burutzat dutenak ibaiaren luzerari 550 metro gehitzen dizkiote, gehienek iturria Ballonti errekarekin lotunean kokatzen badute ere.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads