tenislari argentinarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gabriela Sabatini (Buenos Aires, 1970eko maiatzaren 16a) argentinar tenis-jokalari ohia da.
Gabriela Sabatini | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gabriela Beatriz Sabatini |
Jaiotza | Buenos Aires, 1970eko maiatzaren 16a (54 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Bizilekua | Buenos Aires |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Irakaslea(k) | Patricio Apey (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 632–189 |
Binaka i/g | 252–96 |
Rankinga | 3 tennis singles (en) (1989ko otsailaren 27a) 3 tennis doubles (en) (1988ko uztailaren 4a) |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 59 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | |
1983an ezagutu zuen Patricio Apey txiletar tenis-jokalari eta entrenatzailea, baina urtebete baino ez ziren ibili elkarrekin, Sabatiniren ustez hark ematen zion prestakuntza teknikoa ez baitzen egokia. Hurrengo entrenatzailea Ángel Jiménez izan zuen. 1986an, Argentinako Irekia irabazi zuen Arantxa Sánchez Vicarioren kontra. Urte horretan bertan, Roland Garroseko finala galdu zuen Steffi Grafen kontra. 1987an, hainbat txapelketatan parte hartu zuen, hala nola Frantzia, Britainia Handia eta Estatu Batuetako irekietan. Finalerdietara iritsi zen Frantziako Irekian. Urte horretan bertan, Grafen bikotekide zela, Frantziako Irekiko finalera iritsi zen. Martina Navratilova ere izan zuen bikotekide, eta Italiako Irekia irabazi zuen harekin. 1988an, hemezortzi urte zituela, Olinpiar Jokoetako zilarrezko domina eta Emakumezkoen Mastersa irabazi zituen. 1990ean, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen Steffi Grafen kontra, eta 1992an, Italiako Irekia. 1994an, Masterrean berriz nagusitu zen, Lindsay Davenporten kontra, New Yorkeko Madison Square Gardenen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriela Sabatini |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.