Gabriel Henao (Valladolid, 1611 – Salamanca, 1704) espainiar historialari eta filosofo jesuita izan zen. Beste gai historikoen artean, Euskal Herriari buruzko zenbait gai jorratu zuen.
Gabriel Henao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valladolid, 1611ko uztailaren 20a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Salamanca, 1704ko otsailaren 11 (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erlijiosoa |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Biografia
Medina del Campoko erretore izan ondoren, Filosofia, Teologia eta Liburu Santuak irakatsi zituen Bilbo, Oviedo, Valladolid eta Salamancan. Salamancan 50 urtetan, Jesusen Lagundiaren Real Colegio Máximon Teologia eta Idazki Sakratuen katedrak eraman zituen. Jakituria handiko gizona zen. 1639an, A Coruñan zegoela, Antonio Okendo gipuzkoar jeneralari hiltzen lagundu zion.[1]
Obra nagusiak
Euskal Herriko historiari buruzko bi liburu eman zituen argitara:
- Vizcaya illustranda ab Academia Humaniorum litteratum Bilbaensis Scholae Societatis Jesu (1637), Bilboko hiriko historia.
- Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria obra garrantzitsua (hiru liburuki, 1689-1691), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako historia. Jesusen Lagundiaren sortzailea, Ignazio Loiolakoa, euskaldun izateak erakarri zuen Henao euskal lurraldeetara. Tubal, elezaharretako pertsonaia, Euskal Herriko eta Espainiako lehen biztanleen jatorria zelako teoriaren alde egin zuen bere idatzietan.
Haren lanetan, bestetik, Filosofia, Teologia eta Historia landu zuen:
- Empyreología, seu philosophia christiana de Empyreo Caelo, 1652.
- De Eucharistiae Sacramento Venerabili, atque Sanctissimo, tractio Theologica Scholaris diffussa et moralis concisior, 1655
- Scientia Media historice propugnata..., 1655
- De Missae Sacrificio Divino atque Tremendo, 1658 (bigarren atala: 1659; hirugarrena: 1661);
- Scientia Media Historice Propugnata..., 1655
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.