Gabial
Gabialidoen familiako narrastia, krokodiloaren oso antzekoa, baina muturra oso estua duena. 7 m-raino hazten da, oinak palmatuak ditu eta arrainez elikatzen da. Indian eta Birmanian bizi da. From Wikipedia, the free encyclopedia
Gabiala (Gavialis gangeticus) Gavialidae familiako narrastia da, 5-6 m inguru luzekoa, Gavialis generoko espezie bakarra.

Gabial | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Crocodilia |
Familia | Gavialidae |
Generoa | Gavialis |
Espeziea | Gavialis gangeticus (Gmelin, 1789)
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Mutur luzea eta estua du, baina ahoa oso zabalkorra du. Giltzadurarik gabeko azal-oskola du gaineko aldean, oliba-kolorekoa. Arrainak janez elikatzen da, eta arrautzak erruteko bakarrik irteten da uretatik. Ez dio gizakiari erasotzen.
Indiako Ganges, Brahmaputra eta Indus ibaietako gune zingiratsuetan bizi da, eta Birmaniako mendebaldekoetan. Animalia sakratutzat hartzen dute lurralde horietan. Espeziea galtzeko arrisku bizian dago.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.