From Wikipedia, the free encyclopedia
GEU Arabako euskal hilabetekari bat izan zen. Euskarari eta euskal kulturari loturiko gaiak jorratzen zituen, Arabakoak eta Euskal Herrikoak batik bat. Hilero 3.000 ale inguru argitaratzen zituen, 2009ko abenduan iragarritako etenaldi arte.
GEU | |
---|---|
Geu aldizkariaren 2009ko abenduko azala.jpg | |
Mota | tokiko informazioaren hilabetekaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Gasteiz |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Araba |
Historia | |
Zuzendaria | Estitxu Breñas Gonzalez de Zarate |
ukberri.net |
1992an sortu zen GEU Elkartearen ekimenez, aldizkariak GEU Gasteiz izena zuela. Aldizkariaren aurkezpen testuak honela zioen: «argi utzi nahi dugu euskara indartu eta zabaltzearekin batera, Gasteizko gizarte-bizitza, bertako gora-beherak, arazoak, gertaerak, etab. jasotzea dela gure asmoa [...].»
85. zenbakiaz gero, GEU izenera aldatu zuten. Eduki anitzak jorratzen zituen, besteak beste, kultura, euskalgintza, bidaiak, artea, umorea eta historia. Azalak eta zenbaki bereziak izan ezik, zuri-beltzez argitaratzen zuten. 2007ko maiatzean 15 urte bete zituen 173. zenbaki berezi eta koloredunaren argitalpenarekin.
Zuzendaria Estitxu Breñas Gonzalez de Zarate zen.
2009ko abenduan aldizkariaren argitaratzea eten egingo zutela iragarri zuten, batez ere arazo ekonomikoengatik.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.