Fuzûlî
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mahammad bin Suleyman (azerbaijaneraz: محمد سليمان اوغلی Məhəmməd Süleyman oğlu), Fuzûlî (azerbaijaneraz: فضولی Füzuli) izengoitiz ezaguna, (Karbala, c. 1494 – ib., 1556), azerbaijandar[1] poeta, idazle eta pentsalaria da, oghuz taldekoa.[2] Turkiako literaturan dîvân tradizioaren idazlerik handienetakotzat hartzen da. Fuzûlek, izatez, dîvân olerkiak hiru hizkuntza ezberdinetan idazten zituen: azerbaijaneraz, persieraz eta arabieraz. Lan hauek azerbaijaneraz idatziak izan arren, Djagata eta otomandar literatura tradizioek ere barneratu zituzten.
Fuzûlî | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ag Koyunlu leinua, 1494 |
Herrialdea | Ag Koyunlu leinua Safaviden Inperioa Otomandar Inperioa |
Heriotza | Otomandar Inperioa, 1556 (61/62 urte) |
Heriotza modua | : izurri bubonikoa |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | azerbaijanera arabiera persiera turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | فضولي |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Xiismoa sunismoa |
Xiita eta hezkuntza finekoa zen; poesian hasi zen Beng-ü-Bâde (euskaraz: «haxixa eta ardoa») matnawvarekin, 1508an Bagdad okupatu zuen Ismail I.ari eskainia. Suleiman I.ak 1534an Irak bereganatu zuenean, olerkiak idatzi zituen bere omenez. Hauei esker, otomandar gobernu berriaren babesa lortu zuen. Turkieraz egindako ekoizpenaz gain, arabierazko olerki bilduma bikain baten egilea da (Matla 'al-i' tiqâd), eta persierazko lan txiki batzuen egilea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.