From Wikipedia, the free encyclopedia
Francis Joseph Hardy (Southern Cross, Victoria, 1917ko martxoaren 21a – Carlton North, Victoria, 1994ko urtarrilaren 28a) australiar idazle eta ezkertiar politiko eta ekintzailea izan zen.
Frank Hardy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1917ko martxoaren 21a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Carlton North (en) , 1994ko urtarrilaren 28a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Fawkner Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eszenografoa, argi-diseinatzailea eta militante politikoa |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Ross Franklin |
Galestar eta ingeles jatorriko aita ateoaren eta ama katoliko baten zortzi seme-alabetatik bosgarrena izan zen. Hamalau urterekin utzi zuen ikastetxea, lanean hasteko. Depresio Handian izandako zailtasunen ondorioz, 1939an Australiako Alderdi Komunistara batu zen. Ez zuen lortu 1953an senaturako hautatua izatea, ezta 1955ean kongresurako hautatua izatea ere. Era berean, ez zuen lortu Alderdiaren Batzordeko kide hautatua izatea 1955ean eta 1967an.
1943an armadan sartu eta Ipar Lurraldera bidali zuten. Australiako armadaren egunkari bat argitaratu zuen eta ipuinak argitaratzen hasi zen. Orduz geroztik, kazetaritzan aritu zen bere bizitzaren zatirik handienean. 1960ko hamarkadan Gurindji herri aborigenari babesa eman zion bere aldarrikapenetan eta egin zuten greban.
1950eko abuztuan bere lan nagusia argitaratu zuen, Power Without Glory, Alderdi Komunistako beste kide batzuen laguntzarekin. Eleberriak John Wren Melbourneko enpresaria du oinarri. Bi hilabete geroago, Hardy kartzelan sartu zuten, difamazioa egotzita, eta azkenean absolbitu egin zuten. Esperientzia hau The Hard Way liburuan kontatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.