Francisco Pinto Balsemão
politikari portugesra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Francisco José Pereira Pinto Balsemão (Lisboa, 1937ko irailak 1) portugaldar kazetari, enpresaburu eta politikari da. 1981-1983 bitartean Portugalgo lehen ministroa izan zen.
Remove ads
Remove ads
Biografia
Zuzenbideko ikasketak egin ondoren kazetari lan egin zuen Mais Alto aldizkarian (1961-1963) eta Diario Popular egunkarian (1971 arte). 1973an, Expresso astekari liberala sortu zuen, Portugalgo argitalpen nagusietako bat. Nazio Biltzarreko talde liberaleko kide izan zen Marcelo Caetanoren agintaldian, baina 1973an bere kargua utzi zuen etsita. 1974an Partido Popular Democráticoren sorreran parte hartu zuen Francisco Sá Carneirorekin batera (Portugalgo Alderdi Sozialdemokrata gerora). 1975ean legebiltzarrerako hautatu zuten, eta Biltzar Konstituziogileko lehendakariorde egin zuten.
1979an Errepublikako Biltzarreko kide hautatu zuten, eta 1980an Sa Carneiroren gobernuaren lehendakari-laguntzaile izendatu zuten. Urte hartan bertan alderdi-buru eta lehendakaritzarako hautagai aukeratu zuten bere alderdian. Sa Carneiroren heriotzaren ondoren, António Ramalho Eanes lehendakari zela, gobernuburu izendatu zuten (1981) eta lehen ministroaren karguan iraun zuen 1983 arte. Finantza-krisiaren, gobernuaren sinesgarritasun ezaren eta PSD alderdi barruko kontraesanen ondorioz bere alderdiaren lehendakaritza utzi zuen, eta gobernuari dagokionez ere, 1982ko gobernu-krisiaren ondorioz dimisioa eman eta legebiltzarra desegin zuen, nahiz eta karguan iraun zuen 1983ko hauteskundeak arte.
1986an eurodiputatu izendatu zuten, baina bertan behera utzi zuen kargu hura bere herriko eurodiputatuen zerrendaburu izan arren portugaldar sozialdemokraten eledun izendatu ez zutelako, eta bertan behera utzi zuen, orobat, Portugalgo Nazio Biltzarra. 1993an SIC, telebista-kate pribatu ospetsuaren lehendakari izendatu zuten.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads