From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Javier María Acisclo Los Arcos Miranda (Zangoza, 1847ko azaroaren 17a - Badalona, 1905eko martxoaren 27a), Javier Los Arcos izenaz ezagunagoa, nafar ingeniari militar eta politikaria izan zen.
Francisco Javier Los Arcos | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zangoza, 1847ko azaroaren 17a | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Madril, 1905eko martxoaren 27a (57 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | military engineer (en) eta politikaria | ||
Kidetza | Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Spanish Army Engineers Corps (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Karlistaldia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Moderatua |
Zangozako alkatearen semea, 1866an Ingeniarien Akademian sartu eta 1871n teniente izendatu zuten. Bigarren Karlistaldian borrokatu zuen.[1]Espainiako Lurreko Armada utzi ondoren, Alderdi Moderatuan sartu zen. Kontserbadorea izan zen, eta foruzalea.[2] 1876, 1879, 1884, 1886 eta 1893an diputatu hautatu zuten. Espainiako Gorteetako bere agerraldietan sutsu azaldu zen foruen alde eta Nafarroa eskubidez independentea zela aldeztu (1893):[3]
« | 1841 arte, guk independentzia osoa izan genuen, ia erabatekoa, gure autonomia izan genuen. Dinastia izan ezik (errege bera baitzen Espainian eta Nafarroan), ez genuen espainiar nazioarekin zerikusirik. Gure auzitegiak genituen, estatu independente bateko instituzioa guztiak.[4] | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.