Francisca Clotilde

idazle brasildarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Francisca Clotilde

Francisca Clotilde Barbosa de Lima edo, besterik gabe, Francisca Clotilde (Tauá, 1862ko urriaren 19aAracati, 1935eko abenduaren 8a), Jane Davy izengoitiaz ere ezaguna, brasildar idazle, irakasle eta kazetaria izan zen. Emakumeen eskubideen defendatzaile eta abolizionista gisa ere ospea lortu zuen. Bere lan garrantzitsuenetako bat 1902ko A Divorciada eleberria da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Francisca Clotilde
Thumb
Bizitza
JaiotzaTauá, 1862ko urriaren 19a
Herrialdea Brasil
HeriotzaAracati, 1935eko abenduaren 8a (73 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakbrasildar portugesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Itxi

Bizitza

Thumb
A Estrella aldizkaria (1915eko azaroko alea)

João Correia Lima eta Ana Maria Casteloren alaba, Francisca Clotilde 1862an jaio zen Tauán, Ceará estatuan[1]. Abolizionista zen, eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea ere bai[2]. Itzultzaile lanetan aritu zen, eta ipuinak, poemak eta artikuluak argitaratu zituen, Jane Davy izengoitia erabiliz. A Quinzenan eta beste hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen, sormenezko idazkera ohikoa ez zen garaian[3]. 1884az geroztik, Fortalezako Eskola Normalean irakatsi zuen lehen emakumea izan zen[4]. Lan hori galdu zuen bere iritziengatik, baina 1891ko urtarrilaren 15ean, bi alabekin batera, beste eskola bat ireki zuen, Externato Santa Clotilde izenekoa, eta bertan irakasten jarraitu zuen[1][5].

Bere lan aipagarriena A Divorciada izan zen,1902an argitaratu zenean liburu polemikoa izan zena[2]. Gainera, A Estrella literatur aldizkaria sortzea bultzatu zuen. Lehen alea Baturitén argitaratu zen 1906ko urriaren 28an, eta azkena, berriz, Aracatin 1921ean[4].

Francisca Clotilde 1935ean hil zen Aracatin. 2007an, Anamélia Custódio Motak liburu bat eskaini zion: Francisca Clotilde: uma pioneira da educação e da literatura no Ceará[6].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.