Remove ads
idazle islandiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Fríða Á. Sigurðardóttir (Hornstrandir, Islandia, 1940ko abenduaren 11 – Reykjavik, Islandia, 2010eko maiatzaren 7a) islandierazko idazlea izan zen.
Fríða Á. Sigurðardóttir | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hornstrandir (en) , 1940ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Islandia |
Heriotza | Reykjavik, 2010eko maiatzaren 7a (69 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | islandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | liburuzaina, eleberrigilea eta idazlea |
1980an eman zuen argitara bere lehen lana, Ez da serioa, eta harrezkero beste lau eleberri eta Leiho alboan izeneko kontakizun-liburua (1984) eman ditu argitara. Dena dela, benetako arrakasta 1991n eskuratu zuen, Islandiako Prentsaren Literatura alorreko Kultura Saria eta Islandiako Literaturako Sari Nazionala irabazi baitzituen urte hartan, Gauaren joanean eleberriarekin; hurrengo urtean Europa iparraldeko herrietako letren sari nagusia lortu zuen lan horrekin berarekin.
Hiri handietako bakardadea eta gizakiaren alienazioa dira kontakizun laburretan erabili zituen gai nagusietako batzuk; eleberrietan, berriz, emakumezkoen istorioak agertzen ditu nagusiki, ikuspegi femeninotik harturik. Horrela, Eguzkia eta itzala (1981) eleberrian, esaterako, sistema eta botere maskulinoaren kontra borrokatzen den emakume baten historia kontatzen du; Itsasoa bezala (1986) kostaldeko herri batean gertatzen den pertsonaia kolektiboko obra da; eta Gauaren joanean eleberrian, berriz, ama hil zorian duela bere bizitzaren azterketa egiten duen superremakume bat da protagonista. Azken eleberri horretan eta hurrengoan, gizon baten ikuspegitik idatzitako Mundu itxi batean (1994) lanean alegia, alde batera utzi zuen hizkuntza errealista eta estilo lineala, eta teknika askeagoa erabili zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.