Euskal musika taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Fly Shit, 90eko hamarkadan Bergaran (Gipuzkoa) sortutako Hardcore taldea da.
Fly Shit | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bergara (Gipuzkoa) |
Musika mota | Hardcore punk |
Urteak | 1996 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaztelupeko Hotsak Gratacels Records |
Taldekideak | |
Seti Ander Osto Heloy | |
Lehengo taldekideak | |
Unai Dubi Txisko | |
Informazio gehigarria | |
Fly Shit taldea 1996. urtean sortu zuten 14-16 urteko 5 gaztek (Osto bajua, Seti ahotsa, Unai eta Ander gitarrak eta Heloi bateria). 1996ko otsailean eman zuten beraien lehen kontzertua Bergarako taberna batean.
Hasierako formazio honekin, Fly Shit izeneko lehen diska argitaratu zuten 2001ean, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren laguntzaz.
2004an berriz, Bizitza ...baina nola bizi? bigarren lana kaleratu zuten. Kasu honetan ordea, ekoizpen eta banatze lanak taldearen eta Gratacels Records zigilu alternatiboaren bitartez egin zuten, salmenta puntu komertzialak alde batera utziz. Honez gain, diska hau Creative Commons lizentzien menpean kaleratu zuten.
Urte berean, Heloiek taldea utzi zuen denboraldi baterako eta bere ordez Dubi sartu zen bateria jotzera. 2005ean berriz, Unaiek taldea utzi zuen eta honela laukote izatera pasatu ziren.
2006. urtean Heloi itzuli zen taldera Dubiren ordez eta honela, gaur egun arte jarraitu dute. Hurrengo diskoak autoekoiztu egin dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.